Bizimodua zor

Haritzari zor diogu, besteak beste, gure bizimoduaren maila.

Oxalis latifolia, Lekeitio-bedarraren herriko Luisek idatzi dit. Zori onen peskizan brasildarrek jartzen dituzten zazpi landareen berri izan bezain pronto euskaldunok zein zazpi gurtu beharko ote genituzkeen galdetu dit. Nire erantzuna, zazpi ez baizik eta gutxienez hamahiru beharko genituzkeela goratu. Zein landarek ahalbidetu dute gure kulturak irautetik bizitzerako koxka gainditu dezan?

Lehena eta garrantzitsuena hurritza, Corylus avellana. Milaka urtetan jaki. Nahikoa hur izanez gero etor dadila glaziazio beltzeneko negu gorriena. Era berean makila, parda, itxitura, eraikuntzan hormagai... Zertan ez dugu hurritza lagun izan? Etengabeko omena merezi du bai, eta poztu naiz Urretxuko Udalak bere armarri berrian sartu duela ikustean.

Hurrena maspila edo basagurbea, Sorbus torminalis. Hori ere zenbat urtetan bilatu izan ote dugu... Eskuarterako zur bikaina izateaz gain fruitu koxkor gutizia eskaini digu milaka udazkenetan.

Hagina, Taxus baccata, baita ere. Auzokoak pozoitzeko, dugun zurik onena eta milaka urte biziz gure odolaren antzinatasuna eta etorkizun oparoaren adierazle.

Fraxinus excelsior, lizarra ere bai. Zur ona, baina batez ere hosto bikaina, belardiak gorritzen dituen udan eta azala ospelduz gorritzen duen neguan aziendarentzat jatena. Eta gure gurtzen lotura nagusia, zeruak eta lurrak elkartzen dituen zuhaitz nagusia, tximistak etxetik urruntzen eta atariak babesten dituena.

Mihura, Viscum album. Sagarrondo, ezki, astigar... egunerokoan beharrezko ditugun zuhaitzen gainean garatzen duen bizimodu bizkarroi ulertezinak, naturari diogun etengabeko zorra bere bidez irudikatzera eraman gaitu.

Sagarrondoa, Malus x domestica. Ahosabaiaren gailurrerako bidea erakusten milaka urte egin ditu gurekin. Fruitu guztien ordezkari, eta aldaera batean ez bada bestean haien denen kolore, usain eta dasta guztiak biltzen dituen espeziea. Eta, gure kulturaren garapen sozioekonomikoan nahitaezkoa izan den sagardoaren iturri.

Haritza, Quercus robur, Quercustar guztien izenean: ametza, abaritza, artea, artelatza, erkametza... Herrigintza bere itzalpean babestu eta sustatu du. Ezkurra jaki eta okintzarako iringai. Hostoa, etxeko animalia guztiontzat azpitarako orbel. Eta zura. Ummmm zura! Ikazkintzarako, upeletarako eta eraikuntzarako. Etxegintzarako ezin hobea: gurdi, arre, etxebizitza eta tankerako egituretarako, alegia. Baita ontzitarako ere. Sagarrondoari eta haritzari zor diegu gure bizimoduaren maila.


ASTEKARIA
2013ko apirilaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude