Nanoteknologia probatzen giza garunean

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Energia Atomikorako Komisariatuak sostengatzen duen Grenobleko Clinatec laborategiak baimena jaso du 2013tik aurrera giza garunean mikrotxipak jartzeko. Helburua Parkinson gaixotasunaren, tetraplegiaren eta depresioaren aurkako borrokan urratsak ematea da.

Laborategiak sei logela, ebakuntza-gela bat eta 60 teknikari ditu, guztiak nanoteknologian espezializatutako ingeniari, mediku eta biologoak.

Boluntario tetraplegiakoei, esaterako, elektrodoak dituen kutxatxo bat ezarriko diete garunean. Kutxatxo horretan garuneko jarduera erregistratu eta hori, hanka edo beso robotizatu baten bidez, mugimendu bilakatuko dute. Parkinsona dutenen kasuan, berriz, gaitza sortzen duten garuneko uhinak berraldatzen saiatuko dira.

Saiakerak zenbaterainoko arrakasta eduki duen jakiteko 2014 arte egon beharko dugu zain.


Irakurri gehiago: Nanoteknologia Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.