Zer da: CIDETEC


2006ko maiatzaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Teknologi elektrokimikoen zentroa, 1997an sortu zen sektore elektrokimikoaren sektore industrialei zein administrazioari eta orokorrean gizarteari zerbitzua emateko. Energiaren, gainazalen tratamenduen eta material berrien alorretan dihardu. Miramongo Parke Teknologikoan dagoen euskal zentro teknologiko honen helburu nagusia enpresen maila teknologikoa handitzea eta finkatzea da, baita euren lehiakortasuna hobetzea ere, teknologia elektrokimikoetan oinarritutako prozedura eta produktuak abian jarriz. Helburu hauek betetzeko bere bezeroen eskura ikerketa eta garapenean jarduera-eskaintza zabala jartzen du, aholkularitza teknikoa zein trebakuntza eta hedapen jarduerak. Plan estrategikoan, CIDETEKek zazpi bide berri jorratuko ditu: bateriak, erregaizko pilak, estaldurak, sentsoreak, material inteligenteak, nanoteknologiak eta biomaterialak.

55 lankide ditu eta bi bekadun, eta 2004an 69 proiektu egin zituen eta hiru milioi euro fakturatu.


Irakurri gehiago: Nanoteknologia Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.