Talibanak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Doinua: Aita Izena

Izan Gobernu, izan Kongresu,
Udal zein Foru Aldundi
baldin botere gunea bada
gizartearen irudi
gure mintzoak nor ipintzen du
prentsaurrekotan urduri?
Hizkuntzak berez omen ditugu
pertsonen arteko zubi
baina gurea amildegi bat
bihurtu dela dirudi.

Hitz ematetik hitz egitera
galtzen den konpromezuak
ageriago utzi ohi ditu
gugan dauden konplexuak
inkestek sortu arren etsipen,
kezka, min eta kexuak
belaunalditan iraungo badu
gure arbasoen sua
euskaraz izan beharko dute
edukiak zein mezuak.

Nahiz talibanak edo naziak
esaka ari zaizkigun
hemen euskaraz dakigun denok
garelako elebidun
gure harrizko herria hain da
burugogor, mingain-bigun…
Euskara gugan dagoelako
ez PPn eta ez Bildun
ea hurrengo Lehendakariak
nola hitz egiten digun.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude