"Rock&Rolla norberari ipurtzuloan jartzen zaiona egitea da"

  • The Uski's ::Tximinotan

    Baga-biga

    iraupena ::37´13´´

    prezioa ::11€


2012ko urriaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Elantxobe eta Ibarrangeluko kideek ipurtzuloan jartzen zaiena egiten jarraitzen dute, eta batzuentzat proposamena arinegia bada ere, beraiek polbora asmatzearen kontra daude uretan busti eta indarra galduko luketelako. Horregatik rock and roll klasiko eta zuzenenaren alde egiten dute. Itsasoko giroari lotutako laugarren diskoa dugu eta Beach Boysen trazako surf-rock arina lehen baino gutxiago ageri da (“Domeka blues” salbuespen dotorea surf-rockeroagoa da). Horren ordez, balada rockeroak, punk-rocka, countrya, pop-rocka, 50ko hamarkadako rock and rolla eta hasierako Hertzainak-en pareko bizitasuna duten kantuak batu dituzte hitz lotsagabeekin. Iraganean rock and rolla ondo pasatzea, munduaz barre egitea eta mutiletan zein nesketan ibiltzea bazen, hauek denbora gelditzea nahi dute.
"Melodia da musikan garrantzitsuena, hitzak gehigarria dira"

Sasoi batean rock and rollak errebeldia adierazi nahi zuen. Zuen rock and rollak zer adierazi nahi du?

Errebeldia garaiek edo aroek behartzen duten zerbait da eta garai bakoitzean musika estilo batekin lotzen da. 1950eko hamarkada bukaeran rock and rollari egokitu zitzaion, 70ekoan punka izan zen. Rock and Rolla gorputzean eta ariman sentitzen den astindua da, alaia, dibertigarria, hori da guk bilatzen duguna.

Gaur egun galbidean badago ere, melodiak eta koroak zaintzeari garrantzia ematen diozue…

Melodia da musikan garrantzitsuena, hitzak gehigarria dira, ez dira beharrezkoak.

Orain talde gehiagok abesten dute bizkaieraz, baina zuek lehenetarikoak izan zineten. batuaren/gipuzkeraren diktaduraren kontra?
Gatibu gure aurretik zebilen bizkaieraz (Gernikeraz). Ez gaude ezerren kontra. Zalantzan izan ginen gazteleraz edo euskaraz, baina euskara aukeratzean, gure euskaran izan behar zen.

“Hondartzako soinuetatik itsasokoak lantzera” pasa zaretela diozue. Ez dago beldurrik itsaso zabalean sartzeko?

Itsasoan jaio eta bizi gara, gure ama da, ondo ezagutzen dugu, errespetatu egiten dugu, maite dugu. Surfaren inguruko gaietatik aldenduz goaz eta portua gehiago ageri da orain.

“Ilargijek antza gaurko topau deu bikotie”. Egunerokotasunean eta gauerokotasunean inspiratzen zarete hitz hain ganberroak idazteko? Autobiografikoak dira?

Asko bai, beste batzuk ez, kasu honetan oso. Egunero bizitzen diren istorio txikietatik, bai dibertigarriak direlako, edo maitasunezkoak, edo ganberrada hutsak direlako, beti atera daitezke gaiak.

Sakonean rock and roll taldeak ligatzeko egiten ziren. Zuen hitzetan neskak barra-barra ageri dira eta hainbat disko daramazue, baina ligatzen duzue?

Batzuek besteok baino gehiago. Egia da agertokira igotzeak, berez, lana aurrezten duela, baina ez da hori helburua, beti.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Eguneraketa berriak daude