SILEX teknologiaz erregai nuklearra edonoren eskueran

  • Irail honetan, ezusterik jazo ezean, uranioa aberasteko teknologia berri bat onartua izango du AEBetako Gobernuak. Hori eragozteko kanpainan aritu dira azken hilabeteotan zenbait zientzialari elkarte eta politikari bakan batzuk. Hauen ustez, teknologia kontua baino gehiago da SILEX: mundu osoan arma atomiko bolada berria ekarriko du.

Wikipediaren osagai den readtiger.cometik hartutako irudian, 235 uranio aberastuz egindako taloa. Naturan aurkitzen den uranioa %99an 238 motakoa da eta gainerako pittina da 235 isotopoa, fisio nuklearrerako egokia. Erreaktore komertzialek %3-4 purutasune
Wikipediaren osagai den readtiger.cometik hartutako irudian, 235 uranio aberastuz egindako taloa. Naturan aurkitzen den uranioa %99an 238 motakoa da eta gainerako pittina da 235 isotopoa, fisio nuklearrerako egokia. Erreaktore komertzialek %3-4 purutasunekoa darabilte, bonba atomikoek %85etik gorakoa. Hiroshimako triskantza eragin zuen leherkariak 64 kilo zeraman horretatik. Adituek aipatzen dute munduan gaur 235 uranio aberastutik 2.000 tona daudela, arma eta gisa askotako erreaktoretan (zentral elektriko, itsasontzi, urpeko ontzi...) banaturik. Garbiketa prozesuan bazterrean utzitako 238 uranioa ere erradiaktiboa da arinagoa izan arren; armatan usatzeko adina. 238 uranioaren %95 ondo gorderik dagoela dio Wikipediak: aberasteko prozesuan zenbat tona erabili diren jakinda, gainerako %5ak ere ikara sortzen du.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ugaritzea baino  gogorragoa da proliferazioa. Energia atomikoaz ari garela proliferación/proliferation hitzak bere baitan biltzen du gizadiaren biziraupenak daukan arrisku nagusietakoa, alegia arma atomikoak –eta zentral nuklear zibilak– gero eta herrialde gehiagoren esku egotean hondamendi nuklearraren arriskuak handiagotu egin direla. Zerbaitengatik dira gai honetan erreferentzia nagusiak ez-proliferazio itunak.

Industria atomikoak ez du eskarmenturik hartzen, berdin dio Fukushima lehertu bada edo gero eta ezagunagoak izatea uranio urrituz hornitutako bonbek Irakeko eta bestetako herritarrengan eragindako txikizioak. Erregai nuklearraren aroak bere legean dirau. Errukirik gabe, inolako moratoriaren zalantzatan minutu bat galdu barik, jauzi berrietan murgiltzen da nuklearren industria.

SILEX izena, irakurle, Paleolitoarekin lotzen baldin baduzu –gizakiak lehenbiziko lanabesak sukarri edo silexez egin zituen– hasten ahal zara ikasten bestelako esanahi hau: Separation of Isotopes by Laser Excitation. Uranioa aberasteko teknologia berri hori asteotan AEBetako Gobernuak baimendu behar dio maila komertzialean ekoiztea General Electric Hitachi konpainiari. 

Lehendik dago test eta prototipo mailan probatua SILEX teknologia. Baina orain erakusten baldin bada teknologia bideragarria dela produktu komertzialetan, dozenaka herrialde daudeke hori kopiatzeko irrikiz.

Kontuok R.Scott Kemp-ek haizatu ditu Buletin of the Atomic Scientists aldizkari prestigio handikoan. Nuklearren kontra egon gabe, Buletinen idazten duten zientzialariek energia mota horren arriskuak behatzen dituzte gertutik eta batez ere arrisku militarrak; gainerako teknologia berrien behaketa zorrotza ere egiten dute.

Laserrezko prozesu hau Australia’s Silex Systems Ltd. konpainiak garatu du urte luzez. Bere eremua Australiaren eta AEBen arteko itun berezi batek arautzen duenez, orain Washingtongo gobernuari dagokio hura legeztatea. Hala eginen du, energia nuklearraren kontrola daraman Nuclear Regulatory Comission batzordeak argi berdea piztu baitio, argudiatuz berari ez dagokiola proliferazio arriskuak epaitzea.

Gai honen gakoa uranioa aberasteko prozesuaren prezioan datza. Naturan aurkitzen den uranioak %1 baino gutxiago dauka 235 uranio isotopotik; aldiz, zentral nuklearretan erregaitzat usatzeko %3-4 arte aberastu beharra dago eta arma atomikoetan erabilgarri izateko %80a gainditu behar du. Hori lortzeko prozesua da garestia, teknikoki konplexua eta, horregatik, herrialde gutxiren eskutan dagoena.

Uranioa aberasteko gaurdaino zentrifugazio sistemak usatzen dira. Scott Kempek azaldu duenez, herrialde batek arma atomikoak eskuratzeko aski den zentrifugatze instalazioa kiroldegi bat adinako lekuan sartzen da. SILEXa usatuko duen laser bidezko aberaste sistemak %75 leku gutxiago beharko du, energia gutxiago ere bai, eta prozesua urrats laburragoetan burutuko du. Bonba atomikoak egin nahi dituenak errazago disimulatuko ditu.

Proliferazioaren Fukushima

Fabrikatu eta saldu nahi duen konpainiak dio SILEXa oinarrituta dagoenez laser arras konplikatu batean, zentrifugatzaile klasikoak baino errazagoa ez dela antolatzen herrialde batentzako. Baina laserra delarik gaur fisika aplikatuan bizkorren garatzen ari den alorretako bat, muga hori gainditzea denbora laburreko kontua da.

MIT, Princeton eta Hardward unibertsitateetan irakasle eta ikerlari den R.Scott Kemp doktorea espezializatua dago uranioa aberasteko prozesuetan eta baita segurtasun arloan ere. Estatu Departamenduaren aholkulari jarduna da proliferazio eta armen kontrol gaietan. Ezagutza horretatik eskatu dio AEBetako Gobernuari SILEX teknologia komerzializatzeko baimenik eman ez dezan.

Alde batetik, teknologiaren abantaila komertziala ezbaian jarri du. Erregai erradiaktiboen prezioan aberaste prozesuez gain beste faktore asko sartzen dira eta ez dago demostratuta SILEXarekin zentral nuklearrei jakia merkeago aterako zaienik. Bestela esanda, sarritan enpresa publikoak diren zentralek berdintsu ordaindu beharko dutela erregaia, eta, aldiz, hornitzaile pribatuek aterako diotela etekina teknologia berriari.

Inork uste badu AEBetako konpainiek SILEXarekin merkatu berriak irekiko dituztela, lilura hoztu die Scott Kempek: teknologia hau ez da izanen orain arte zentrifugatzailez uranioa aberasten dutenen osagarri, horiei lekua hartzera dator. Alegia, usina berria ireki lehengoa ixteko.

Baina abantaila ekonomiko argirik ez duen bezala elektrizitatea nuklearretan sortzeko prozesuan, arrisku berriak sortzen ditu SILEXak proliferazioari dagokionez.  Laser bidezko aberaste sistema leku txikiagoan eta arinago funtzionatzeko gai izateaz gain, kanpotik detektatzeko ere zailagoa da: publikoki aitortu gabeko instalazio bat nekezago hautemango da, ez baitu zentrifugatzaileek adina arrasto kimiko edo termalik isuriko airera.

Antza denez, laser bidezko aberaste nahiak aspaldikoak izanik, duela hamahiru urte, 1999an, AEBetako Estatu Departamenduak ohartarazia zuen gisa honetako sistema batekin “instalazioa detektatu gabe eraikitzea errazago izango da eta bertan eraginkortasun handiagoz ekoiztuko da arma nuklearrak eskuratzeko programa batek behar duen uranio oso aberastua”.

Scott Kemperrek salatu duenez, kezka horientzako antidotoa badute General Electric Hitachi erraldoiari baimena eman nahi dioten funtzionarioek: AEBetan baimentzen ez badute, Silex System konpainiak beste nonbait ekoiztuko duela. Baina hori horrela bada, ageri bada teknologia honek komertzialki ez dakarrela aurrerapenik baina bai arrisku handiagoak arma atomikoen ugaritzean, orduan AEBek egin behar dutena da, dio Scott Kemperrek, ez-proliferazio itunetan proposatzea teknologia horren debekua.

Hala ere, ez doaz urak hortik. Gutxienez 27 herrialde dabiltzala laserrezko aberastearen inguruko ikerketetan. Hego Korea eta Txinak laserren adituak kontratatzen dituzte AEBetan bertan.

Entzun R.Scott Kenperri: “Gai batean arautzeko ardura duenak arautzen ez badu, ondorio katastrofikoak dakartza. Kongresuak edo NRCk esku hartzen ez badute orain, AEBentzako SILEX gerta liteke proliferazioaren Fukushima”.


Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude