Gurbea eta udalatxa

(www.biodiversidadvirtual.org).
(www.biodiversidadvirtual.org).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabar Errioxan da Eskuernaga. Bertakoek hala deitzen dute, Euskaltzaindikoek bere artean lehen Uriona eta orain Villabuena. Eskuernagan baden dena ardoa da, eta paisaia mahasti. Lehen besterik ere izango zen, fruitu arbolak, baratze, labore-soro, baso-koskor... Paisaia kulturala murriztua dute egun eta ardoak dakarren aberastasuna ikusita, zaila da joera hori iraultzea.

Mahasti artean badira oraindik lehengo haien arrastoak: errekastoen aldamenetako baratzeak eta mahasti arteko zuhaitz eta arbola bakanak, batik bat.

Ia ahaztua nuen bat topatu dut tartean: gurbea, Sorbus domestica. Otsalizarraren, Sorbus aucuparia, hostazuriaren, Sorbus aria eta maspila edo basagurbearen, Sorbus torminalis, senidea da gurbea. Erkameztiek eta artadiek bere dituzten lurretan hazten da ongi, baita mahastietako ipularretan eta haien arteko pendiz eta ezpondetan ere. Itxuraz, erromatarrek ekarritako fruitu arbola da gurbea. Eguzkizalea eta berozalea izateaz gain lurra karetsua eta ura tamainan duten tokiak ditu maite. Urak Mediterraneoari ematen dizkion Euskal Herrian etxean bezala aurkitzen da. Geurean ale bakan batzuk besterik ez ditugu, erlikia bat! Fruitua, gurbe-alea, udalatxa edo udarelatxa, ia inork ez du ezagutzen eta ez da ez bildu ez erabiltzen... Fruitugintzarako hedatu zenez orain galtzeko arrisku bizian dago. Gutxi dira baina bake-bakean, luze biziko al dira. Luzeen bizi dena eta gerri zabalena duen gurbea non den dema handia dago. n


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...