Ondo bidean, hurrengo urtean itxi lezakete Garoñako zentral nuklearra, baina arrazoi –interes– ekonomikoengatik hartutako erabakia litzateke, ez Espainiako Estatuko zentralik zaharrenak dituen segurtasun arazoengatik. Urte hauetan guztietan Garoña zabalik mantentzearen aldeko jarrera izan du Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN). Izan ere, zein sinesgarritasun izan dezake erabat politizatua dagoen eta orain arte industria elektriko nuklearraren mesedetan jokatu duen Kontseiluak?
Abiapuntua bera da esanguratsua, alderdi politikoek aukeratzen baitituzte Kontseilua osatzen duten bost kideak: PPk bi (Fernando Vicente Castelló eta Antonio Colino), PSOEk beste bi (Carmen Martínez eta Rosario Velasco) eta CIUk bat (Antoni Gurguí). Nabarmena da CSNren politizazioa: PPko diputatu izan da Castelló, eta alderdi horren bozeramaile Industria eta Energia gaietan. Velasco eta Martínez PSOEko diputatu izan dira eta Gurguí Industria Saileko zuzendari orokorra izan zen CIUrekin, Kataluniako Generalitatean. CSNrako bere hautagaitzaren kontra bozkatu zuen Iniciativa per Catalunya Verds alderdiak, “profil oso pronuklearra” izateagatik. Industria nuklearrarekin lotura zuzenena Colinok dauka: ingeniari elektriko nuklearra da eta Endesako sail nuklearreko zuzendari eta hondakin nuklearrez arduratzen den Enresa enpresako presidente aritu zen, Kontseiluan sartu aurretik.
Garoñaren kasuan, bi erabaki nagusi hartu ditu CSNk urteotan. 2009an, martxan jarraitzeko baimena luzatzea ebatzi zuen, nahiz eta zentralak ez zituen bete aurretik eskatutako baldintzak (kable-sare elektrikoa ordezkatzea eta larrialdietako aireztatze sistema konpontzea). Zentralak martxan jarraitzeko ez ziren oztopo izan erreaktorearen ontziak korrosioaren ondorioz dituen pitzadurak. Aurten ere, 2019ra arteko luzapena gomendatu zuen, Europar Batasunak eskatutako “estres probak” egin aurretik.
Estatuko beste zentralen kasuan, Vandellós II zentraleko agintariek hodi bateko korrosioa ezkutuan mantendu zuten, baina euren jokaera kritikatzen zuen txostena manipulatu zuen CSNk (2001). Zentral horretako ontziaren korrosio maila altua zela jakin arren, martxan jarraitzeko oniritzia eman zuen CSNk (2004), “arrisku maila handiagoarekin”, gerora onartu zuenez. Ihes erradiaktibo bat bost hilabetez ezkutuan gordetzeagatik (2007), inputatuta daude Ascó I zentraleko hiru zuzendari eta CSNko ikuskari bat –zentral bakoitzean CSNko bi ikuskari daude–. Gehiago dira aurrekariak, eta guztiek ere agerian uzten dute enpresa elektriko nuklearrekin eta karguan jarri dituzten alderdi politikoekin duten lotura hautsi arte –alegia, beste irizpide batzuen arabera aukeratuak izan arte–, nekez izango direla CSNko kideak benetan autonomo eta independente dagokien lana egiteko: zentral nuklearren –herritarren– segurtasuna bermatzea. Osterantzean, bestelako interesen menpe dagoen erakundea izaten segituko du, itxurak gordetzeko erabilia.
Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]