Uste baino urre eta zilar gehiago zabor elektronikoan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtero, PCak, telefono mugikorrak, tabletak eta beste gailu elektroniko eta elektrikoak ekoizteko 320 tona urre eta 7.500 tona zilar erabiltzen dira. 16.000 milioi euro xahutzen dira urtero aipatu metalen kudeaketan, eta gutxi gorabehera antzeko kopurua joaten da zabortegietara gailuekin batera.

Zabortegietan, gezurra badirudi ere, meategietan ustiatzen diren metalen gordailuak baino 50 aldiz aberatsagoak daude. Gauden krisi egoeran, eta metal horien salneurriak kontuan hartuz, negozio itzela izan daiteke zabortegi elektronikoetatik urrea eta zilarra ateratzea. Horrezaz gain, ez da ahaztu behar birziklapenak gure ekosistemarako duen garrantzia.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!