Duela ehun urte sortu zen Francisco Escudero maisua, musikari handietan handia, esan gabe doa, eta duela hamar hil. Bi arrazoi biribil, haren obra oparoari dagokion merezimendua, ezagutza eta zabalpena aitortzeko.
Ertz ugari du Francisco Escuderoren figurak. Donostiako Kontserbatorioko zuzendari eta katedratikoarena. Konposizioan, harmonian edota pedagogia mailan bide ezezagunak urratu zituen ikerlariarena. Gure hizkuntzak musikaltasun aparta duela nabarmendu zuen euskaltzale eta abertzalearena. Noski, sortzailearena, eskola sortu nahi izan zuen musikari berritzailearena. Haren hitzak erabilita, ez zelako “do re mi fa sol” egitera mugatu.
Hizkera propioa sortzea izan zuen beti helburu. Haren seme Francisco Maria Escuderok urteurreneko ekimenen batean gogoratu duenez, kezka berezia erakutsi zuen zentzu horretan. Bere obrek “Escudero kutsurik” ba ote zuten galdetzen omen zien sarritan konfiantzazkoei; zerabilkien lengoaia berea ote zuen.
Bere obra esanguratsuenek folklorea eta tradizioa izan zuten oinarri eta abiapuntua. Alabaina, Usandizagak edota Guridik berak baino urrunago jo zuen ausarki. “Herri kantek sortzeko balio didate, ez harmonizatzeko”, argitu zuen inoiz.
Ez zituen forma musikal laburrak gutxiesten, baina eskema handietara jotzen zuen kasik erremediorik gabe. Esan nahi bata, oratoriora, baletera, kantatara edo operara.
1987an, maisuak bere ordura arteko ekarpenaren errepasoa egin zuen Argian. Gozo gabe ageri zen garai hartan. Etsita, ingurune hurbilean babes eza sumatu zuelako. Eta zapuztuta, Euskadiko Orkestrak zeraman politikagatik; bertako obrak atzerrira zabaldu beharrean, Beethoven, Mozart eta beste konpositore sobera ezagunen obrak hobesten zituztelako. 1990eko hamarraldian atera zuen arantza, besteak beste Donostiako Zilarrezko Domina eta Zarauzko Urrezkoa jaso zituenean.
Horra Escuderok berak hedabide honi emandako azalpenak, bere zenbait obraz.
Dantzari baten ametsa (1945), baleta.
“Dantzari baten ametsa, Itziar, Fantasia geosinfonikoa… Horiek pittin bat txikiak dira nire errepertorioan. Ez dira horren txikiak, baina txikiak dira. Barkatzen ez dudana da gure musikaldirik garrantzitsuenetan Hileta bezalako obrarik ez jartzea, gure musikaren zabalkundeari mesede kaskarra egitea da”.
Hileta (1952), oratorioa.
“Euskararen ghettoa puskatu zuen, Xabier Lizardiren Bihotzean min dut dela medio. Lehenengo aldia zen frankismora ohitutako antzoki batean euskaraz kantatzen zela [1955ean estreinatu zen Bilboko Buenos Aires antzokian]. Uste zuten gauza arrunta izango zela, zortzikoren bat, Euskadirentzat ez zuela ezer suposatuko. Egur ederra jaso zuten euskara lurperatu nahi zuten guztiek. Euskal oratorio unibertsal bat, gure herria zer zen islatzen zuena eta europar zentzuan egina. Madrilera eraman zutenean boikot modukoa egin zioten”.
Arantzazu (1955), poema sinfonikoa.
“Arantzazuko Benedicta zer den islatzen dut hemen. Gainera, euskaldunaren espiritu Inaziotarra ere eman nuen hor. San Inazioren etorrera kontatzen dut, handikiro. Eta aurretik gertatutako gerra, Oinaztarren eta Ganboatarren arteko liskarrak, Arantzazuko paisaia latza. Baltzategi artzainari Amabirjina agertu zitzaionekoa… Hori guztia dago jasoa”.
Bartzelonan estreinatu zen, Kataluniako Musika Jauregian, 1959an.
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua.
“Espainiako Orkestra Nazionalaren enkarguz sortua da. Obra konplexu xamarra da, neroni ere irudikor xamarra bainaiz. Kontzertu hau, bere forma eta sonoritatean, bakarra da, tonu laurdenetan idatzita baitago. Modernitatea erabatekoa izanik ere espresiboa da. Biolontxeloak daukan hizkerak erabat anplifikatzen du bere jatorrizkoa, bere jotzeko modua, bere natura. Lehen sekula aditu gabeko soinuak ateratzen ditu”.
1972an estreinatu zen Madrilgo Teatro Real antzokian.
Sinfonia sakratua (1972), poema sinfonikoa.
“Obra hau zaila da deskribatzen. Pasioan, letra hartu eta letra hori koroan jarriz gero, berehala lortzen duzu girotzea. Letraren indarraz, egoeraren indarraz. Orkestratzea pittin bat menderatzen baduzu ere lor liteke pasioa, baina esaten badizute ez dagoela perkusiorik, eta tronpetarik ere ez, esaten badizute oboea eta fagota besterik ez dagoela… estutasunean jartzen zaituzte. Nire obrarik onenetakoa dela uste dut”.
Euskal Herriaren Salmoa (1980).
“Eusko Jaurlaritzaren enkarguz sortu nuen. Euskal Herriaren batasuna, bakea eta anaitasuna sinbolizatzen ditu… Egunen batean iritsiko da hau guztia. Iritsiko ahal da! Karmelo Iturriak eta biok sortu genuen baina ez da Idatzi sainduetatik ateratako salmoa, salmo abertzalea da. Testua sortu genuenean, salmo baten indarra nahi genuen, herri baten uste sendoa eta herri honen historia ere bere baitan izango zituena. Espiritualtasun handiko obra da. Euskadiren izaera oso ondo islatzen duela uste dut”.
Gernika (1985), opera.
“Bigarren opera hau konposatzea errazagoa izan zen, gerra gertutik ezagutu bainuen. Pertsonaiak neuk asmatuak dira. Horrela sortu zen adinik gabekoa zen Gernika, bere etorkizuna aurrez ikusten zuen emakume gaztea. Bonben pean hil zen euskalduna. Heriotzarekin amaitzen da opera. Horregatik, oraindik ere, ia errespetu falta iruditzen zait funtzioaren amaieran txaloa jotzea. Ez baita txalogarria, negar egitekoa baizik”.
Libretoa Augustin Zubikarai eta Karmelo Iturriarekin batera osatu zuen. 1987an estreinatu zen Bilboko Arriaga Antzokian, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenaren karietara.
Musikaren irakaskuntza profesionala izan zuen ogibide nagusi. Bere eskoletatik 34 musikari belaunaldi iragan ziren, 4.000tik gora ikasle.
Donostiako Kontserbatorioko zuzendari zen garaian, txistuaren eta eskusoinuaren balio akademiko ofiziala lortu zuen.
“Biolontxelo eta biolinerako egingo banitu gehiago joko lirateke, zalantzarik ez. Baina hain da handia Euskal Herriaren adorea! Nola liteke gurea bezalako herri batek halako proiekzioa, halako indarra, halako nortasuna izatea? Indar handia du bere musikak, espiritu handia. Koroak behar ditut, orkestra behar dut, solistak behar ditut Euskal Herria bere horretan agertzeko. Eta gainera hemen ditugu horiek guztiak. Ez daukagu kanpoko inoren beharrik. Ahots euskaldunik ez da falta, eta ederra da hori, buruz eta euskaraz kantatu behar baita. Ahots horiek heztea besterik ez da falta. Nik ez ditut ahots betegarri horiek ekarri nahi, hemen xaramelan aritzeko. Horrek ez du ezertarako balio. Mende asko dira teatro mota hori pasa zela. Teatro hori (Wagner, Verdi…) interesgarria da, baina guk gainditu egingo genuke”. ARGIA, 1987
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]
Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]
Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]