Danubio, hamaika nortasuneko ibaia

  • Betidanik gustatu zaigu bizikletaz bidaiatzeak duen xarma berezia. Bizikletetatik herrialde eta inguruak beste modu batean begiratzen ikasi dugu. Hona hemen Danubio ibaiaren ertzetan egindako ibilbidean pilatu genuen sentsazio bilduma.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iazko udan, guraso izan berri ginela, bizikletaz bidaiatzen jarraitu nahi izan genuen. Hori dela eta, urtebeteko haurrarekin bizikletaz egiteko ibilbide egoki baten bila hasi ginen. Aproposa iruditu zitzaigun Danubio bide herrikoia.

Txirrindazaleentzat klasikoena

Bide honek badu oihartzuna txirrindularien artean; baliteke Europako zikloturistentzat bide ezagunena izatea. Ibaia ardatz hartuta, Europa erdialde eta ekialdean barrena paisaia zoragarriak eta kultura tartekatzen dituen bide erosoa da. Erosotasunaz gain, ibilbidean zehar prezio eta estilo guztietara egokitzen diren jan eta lo egiteko aukerak daude. Gainera, Alemaniako eta Austriako zatietan behintzat, ez dago inolako galbiderik. Horren guztiaren baturak bilakatu zuen Danubio gure erronka. Behin ere ez ginen garbaitu hara joateko erabakia hartzeaz.

Abiapuntua: Stuttgart

Europako maparen gainean gure ibilbiderako traza nagusia marraztu genuen, marra kurbatua, Danubioren sorburutik hasi eta Budapesteraino. Alemania, Austria eta Hungariatik igarotzen den zatia, alegia. Halere, traza aske utzi nahi genuen, puntu finkoetara lotu gabe. Gerora, bizitza propioa hartuko zuen.

Opor sasoia heltzeaz bat, bizikletak kartoizko kaxetan sartu eta hegazkinez Euskal Herritik Stuttgartera salto egin genuen. Gauak ilundutako hiri alemaniar batean lur hartu genuen. Jende urduriaren joan-etorriak inguratzen gintuen. Gu ere urduri. Ilun. Haurra gosetuta. Bizikletak kaxetan. Azken trenak martxan. Lo egiteko tokia bilatzea bilakatu zitzaigun xede nagusi. Eta hirian barna gure ekipaiarekin sartzeko modurik errazena bizikletak muntatu eta pedalei emanda mugitzea zen.

Hurrengo goizean berehala ohartu ginen herri arrotz batean geundela. Tranbiaren inguruko argibideak eman zizkiguten udaltzainak, fast food usaina, arkitektura ezberdineko etxeak, hizkuntza, jendearen tankera...

Ibaiaren iturburuaren bila... baina okerreko trenean

Horrelakoetan, aklimatazio txiki bat egitea gustuko dugu. Gauden herri horretara ohitu eta bertako jende, janari eta azpiegiturek nola funtzionatzen duten ezagutzea. Hori egin ondoren, iturburua Stuttgartetik 120 kilometro ingurura daukan Danubio ibaia gure obsesio bihurtu zen. Gehiago itxaron gabe, tramankuluak trenean sartu eta Oihan Beltzaren ondo-ondoan dagoen Donaueschingen hirirantz abiatu ginen.

Trena martxan, okerreko trenean sartu ginela ohartu ginen; Ulm hirira bidean gindoazen.  Hasia zen, bada, mapa gaineko traza bere kabuz hitz egiten, nortasun propioa hartzen. Eta hala, Ulmetik ekin genion bizikleta gaineko abenturari.

Alemaniako zatia

Alemania hegoaldean dagoen Bavaria land-etik igarotzen da Danubio. Etapa gehienak lasaiak eta lauak dira. Hasi bezain pronto ohartu ginen Alemaniak oso garaturik dituela bizikletaz ibiltzeko azpiegiturak. Herri eta hiri guztiak daude bidegorriz loturik, eta hiri barruetan badira zebrabide bereziak, seinaleak, bizikleta irudiak semaforoetan...

Harrigarria da ibaiaren nortasuna nola aldatzen den ibilbidean zehar. Ikusgarria, halaber, inguruak ibaira egokitzeko izan duen gaitasuna. Alemaniako tartean Danubioren aurpegi ezberdinak ezagutu genituen. Hasieran zereal soroetatik eta zuhaitz hostotsuen ingurutik igarotzen den ibai bare eta emankorra ikusi genuen. Tarteka ordea, herri koloretsuetan sartu eta irteten den ibaiak alai bilakatzeko gaitasuna zuen. Hiri handietan, berriz, berdeguneetan atseden hartzen duen Danubio zabala ikusi genuen. Eta aurpegi itsusia ere badu batzuetan: Grossemehring inguruetan, zentral termikoen tximinia erraldoien ondoan bizi den ibai iluna.

Ibaiaren nortasunaz gain, tarte honetako Alemania eta alemaniarrak oso interesgarriak dira. Alde batetik, Bavariako historiak identitate berezia ematen die bertakoei. Bestalde, ibilbideko herri eta hiriek eskaintza kultural zabala dute: hainbat garaitako arkitektura, museoak, kontzertuak... Bizitasuna.

Sentsazio horiek guztiek indarra ematen ziguten pedalei eraginez kilometroak erraz egiteko. Eta konturatu orduko, Alemania eta Austriaren arteko mugara heltzen hasi ginen.

Bat-batean, bizikletarion kopuruak gora egin zuen. Akabo lasaitasuna eta bakardadea. Behin eta berriz elkarrekin topo egiten genuen aurpegi ezagunek; familiak, adinekoak, gazteak, taldeak... Giro alaia izan zen nagusi Alemaniako azken zatian. Izan ere, bidearen zati ezagunenera gerturatzen hasi ginen. Alemaniako Passau hirian, mugan bertan, hasten baita Danubioko bide klasikoa.

Austria, paisaia basatia

Austrian sartuta, guztiak berdintsu jarraitzen du. Herri koloretsuak, hizkuntza bera, argi seinalatutako bideak...  Bideko giroan, ordea, sekulako aldaketa nabaritu genuen. Zikloturistentzat klasiko bihurtu den Passau-Viena tartean sartuak ginen, eta hori oso agerikoa zen.

Zati honek osagai interesgarriak ditu: paisaia basatia, mahastiz inguratutako Erdi Aroko herriak, Mau-thausengo kontzentrazio esparrua, atseden leku erosoak, Viena... Agian horren guztiaren baturak egiten du ibilbideko zati hau hain ospetsu.

Danubio, tarte horretan, basati bihurtzen da. Mendi altuen artean eta baso sakonetan barrena sartzen da, jira eta bira harroak eginez, eta Schögen bezalako meandro dotorea sortuz. Batzuetan, meandroen artean, ibaia txalupaz gurutzatzera behartuta egongo da txirrindularia.

Zati basati horri Linz hirian esan genion agur. 2009an Europako kultur hiriburu izendatu zuten hiri handi, moderno, monumental eta kulturaz betea da Linz. Hortik kilometro gutxira, Mauthausengo kontzentrazio esparruaren ondotik pasa ginen. Iragan ilunagatik ospetsua den leku hori ezagutu nahi genuen, eta a bazterrean utzi eta barrura sartu ginen. Ibilbide bera egiten ari ginenetatik, ez ginen ziklista bakarrak izan.

Zati honetan, ikusgarriak iruditu zitzaizkigun Wachau-ko mahastietan sortzen diren pasaiak. Oraindik ere tontorretan zaindari jarraitzen duten gaztelu desitxuratuen azpian, mahastiz inguratutako Erdi Aroko herri txiki eta dotoreetatik igaro baikinen.

Eta halako batean erabat aldatu zitzaigun ingurua. Etxe pilaketek, urbanizazio masiboek, trafikoak, obrek... hiri erraldoira gerturatzen ari ginela adierazi ziguten. Konturatu orduko, Vienak irentsi gintuen.

Vienatik Budapestera trenez

Kontrako noranzkoan zetozen bidaiarien bitartez, Vienatik aurrerako bide eta seinaleak kaskarragoak zirela jakin genuen. Horrez gain, trafikodun errepideetan luzaro ibili beharko ginela ere adierazi ziguten. Nahiko arrazoi ziren planak aldatzeko. Viena lasai ikusi eta Budapestera trenez abiatzea erabaki genuen. Eta Budapesteko egonaldi lasaiari esker,  Euskal Herrira indarberrituta heldu ginen.

Datu praktikoak

Hegazkinez: Nora: Stuttgart (Alemania). Itzulera nondik: Budapest (Hungaria).

Bizikletak Euskal Herritik eramateko: Kutxetan. Gurpilak aire gabe eta pedalak kenduta. Itzulerako bidaian erabiltzekoak Budapesteko bizikleta denda batean aurkitu genituen.

Iturburura nola gerturatu: Stuttgartetik ibilbide hasierara trenez gerturatu daiteke. Alemanian trenak bizikletak barruan eramateko egokiturik daude.

Ibilbidearen zailtasuna: Erraza. Laua. Aldapa gutxiko ibilbidea. 

Bide motak: Bidegorriak, pista lasaiak, lokaztutako pista zatiren bat. Zati motzak dira trafiko ondoan igaro beharrekoak. 

Seinaletika: Alemania eta Austriako zatian oso argia. Hungarian berriz, ez dela hain argia adierazi ziguten.

Lo egiteko aukerak: Ibilbide osoan lo egiteko leku ugari. Aterpeak, Zimmer frei (alokatzeko gelak) eta ostatuak. Prezioa: 40 euro (bi pertsona eta gosaria).

Kanpinak ere ugari. Aurrez erreserbarik egin gabe  ere, ez dugu lekua aurkitzeko zailtasunik izan.

Jateko aukerak: Elikagaiak  saltzen dituzten denda eta supermerkatuak herrietan eta hirietan. Zimmer frei askotan sukaldea dago. Bidean plater konbinatuak: 6-8 euro.

Hizkuntza: Alemana (Alemania eta Austrian). Ingelesarekin erraz moldatu daiteke. Hungarian hungariera, toki turistikoetan ingelesez ongi moldatzen dira.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude