E-book irakurgailu malgua jadanik kalean

Wexler enpresak lehen irakurgailu malgua komertzializatu du, oraingoz Errusian. Egia da ezin dela egunkarien antzera lauzpabost tolesturatan bildu, baina ildo horretan lehen urratsa izan da. Flex One izeneko irakurgailuaren pantaila LG enpresa korearrak ekoiztu du.

Irakurgailuaren bereizmena 1024 x 768 pixelekoa da eta 15,1 zentimetroko altuera, 13,4 zentimetroko luzera eta lau milimetroko zabalera ditu. Bateriak bi asteko autonomia du eta, iPad motako tabletetan ez bezala, tinta elektronikoaz baliatzen da hizkiak erakusteko; beste hitz batzuetan esanda, tinta karga elektrikoek sortzen dute. Karga horiek erakartzen direnean pantailaren lehen mailara ekarri eta ikusgai gertatzen dira, eta beste batzuetan kargak urrutiratu, pantailaren azken ilarara bidali eta ikusezin bilakatzen bidaltzen dira.

Flex One-n tolestura gaitasuna ez dela handia aipatu dugu arestian, baina nahikoa da kolpeei beste edozein irakurgailu baino erresistentzia hobea izateko.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude