Krisia? Gizartearena

Azken urteotan egunero entzuten dugun hitza da. Hainbeste aldiz entzun ondoren gure paisaian kokatu dugu eta orain krisi horren aitzakiarekin etorriko zaigun edo zaizkigun murrizketak besterik ez ditugu espero. Politikariek, gure agintari politikoek, krisi ekonomikoaren ildotik urteetan eraikitako gizartea eraldatu nahi dute. Osasun zerbitzu publiko eta kalitatezkoa, irakaskuntza, gutxieneko zerbitzuak, garraioak, laguntzak... denak murrizten ari dira, bai eta greba eskubidea, protesta egiteko aukera, ahotsa altxatzeko asmoa ere. Egoera latzean gaude.

Krisi ekonomiko (ekonomikoa baldin bada) horren haritik bestelako mugimenduak ere etorri dira, euskal prentsaren aldekoa esaterako. Eta hemen, laguntza beharrezkoa bada ere, bada beste krisi bat, are kezkagarriagoa, are larriagoa, nire ustez.

Unibertsitatean ari naiz, gazte euskaldunez inguraturik, eta ez diet aparteko kezkarik ikusten euskal kulturarekiko. Kasu bakan batzuk kenduta gure gazteek ez dute euskal prentsaren beharrik sentitzen, ez dute kulturan dirurik gastatzen... eta ausartuko nintzakete esatera ez dutela euskal kultura kontsumitzen. Inork egin al du euskal irakurleen azterketarik? Nork erosten du euskal prentsa? Argia aldizkari honen harpidedunen bateaz besteko adina zein da?

Euskal kulturak militantzia behar du, oraindik ere gauza asko militantismoz egin behar dira, baina euskal kulturak, batez ere, kontsumitzaileak behar ditu; euskarazko liburuak irakurtzen dituzten irakurleak, euskarazko prentsa irakurtzen dutenak eta antzoki edo zinemetara joaten direnak, euskal abeslarien kontzertuetara hurbiltzen direnak. Eta horretarako bi erronka nagusi ditugu, eta bietan saiatu beharko genuke gogoz; batetik kalitatezko produktuak eskainiz, kontsumitzailea edukiagatik (ere) erakartzen dituzten produktuak; eta bestetik azken urteotako dinamika apurtu beharraz. Kezkagarria da unibertsitateko ikasleen artean, esaterako, dagoen ezjakintasuna euskal kulturaz; bitxia ikustea euskaraz ikasketak egin dituzten horiek zein prentsa irakurtzen duten; harrigarria politikoki hain kontzientziatuta dauden herritarrek ez dutela beren sosik gastatzeko beharrik ikusten.

Krisia dugu inguruan, baina euskal gizartean dagoena, euskal kulturaren inguruan sortarazten dena ekonomiaz haragokoa da.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude