Independentzia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Unibertsitatearentzat independentzia, alegia. Espainiako Gobernua hartzen ari den neurriek unibertsitatea ere ukitzen dute. Raxoiren taldearen lehen erabakietako bat funtzio publikoko kontratazioak etetea izan zen. Estatuko unibertsitateek ez dute protestarik egin horregatik, irakasle berriak kontratatzea baino gehiago daudenak kaleratzea baitute buruan. Alabaina muga handia izan da UPV/EHUrentzat; izan ere, prekarietate arazo handiak izan arren, aurreikuspenetan garapena ziurtatzeko lanpostuak ateratzea baitzegoen.

Geroago ikasleen tasak nabarmen igotzeko agindu du Madrilek; berriz ere Espainiako unibertsitateak pozik, horrekin beren egoera ekonomiko tamalgarria arinduko dutelakoan; baita berriz ere, UPV/EHUren aurreikuspen eta beharrizanen aurka. Azkenik irakasleen irakaskuntza orduak igotzea erabaki du PPk. Errektore espainol gehienak pozik, horrela milaka irakasle kaleratu ahal izango baitituzte. Baina Baskongadetako unibertsitate publikoari ez dio inolako mesederik egiten, eta neurria nola saihestuko dabil. Unibertsitate publikoak ere, independentzia aldarrikatu beste biderik ez dauka, bere burua itoarazita ikusi nahi ez badu.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!