Enararekin batera

  • Enara ttipia

    Testua eta irudiak: Iñigo Mikel Mendibil Ainzua.

    Denonartean, 2012.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
“Itsaslabarrean, lasto eta buztinezko habia bat bizipozez bete da udaberriro bezala. Habiak bost arrautzatxoren barruak gordetzen ditu, epel eta goxo hazten. Adi! Moko txiki batek arrautza-oskola hautsi du!”.

Horrela hasten da enara ttipi eta abenturazale honen lehenengo egunak kontatzen dituen istorioa. Txita jaioberriak itsasoa ikusiko du, bere mokoan ezarritako tximeleta, paretan behera datorren muskerra… Habian dagoelarik mundu bat deskubritzen joango da enara ttipia, eta mundu ttipi horretatik mundu handira egingo du jauzi hegan hastean.

Liburuaren argumentua, beraz, horixe izango genuke, nola deskubritzen duen mundua enara txikiak, koloreak, animaliak, toki eta egoera ezberdinak, eta azkenik, janari asko dagoen leku zoragarria. Bidaiaren amaieran, enara habiara itzuliko da eta han bere bidaiaren berri emango die senideei: “Ibaiari jarraituz, gure txoritxoa erraz itzuli da etxera, eta senideek pozez zoratzen hartu dute. Bere balentriak kontatu dizkie, eta janaz mukuru dagoen laku zoragarria deskribatu dienean bertara bizitzera joatea erabaki dute”.

Liburuak, baina, testu bidez baino, irudien bidez kontatzen digu istorioa. Irudi errealista eta ikusgarrien bidez Mikel Mendibilek errealitatearen ikuspegi oso ezberdin eta ederrak eskaintzen dizkigu. Hasieran bertan habia itsaslabar batean kokaturik aurkezten zaigu, eta goitik ikusita habia barruan dauden arrautzak ikus ditzakegu, eta alboan amildegia, pareta itsasoraino. Enararen bidaian ere antzeko zerbait gertatzen da, laku zoragarria, kolorez betea, aurki dezakegun bezala, badugu behiaren buru handia eskaintzen digun irudia; hots, enararen ikuspegitik eginiko irudia; eta horrela, narratzaileak (aurretik ikusi ahal izan dugun bezala hirugarren pertsonan) istorioaren nondik norakoa kontatzen digun bitartean guk enararekin batera egingo dugu bidaia, berak bezala hegan eginez, eta bere begiek ikusten dutena ikusiz.

Istorioak aparteko intrigarik edo misteriorik ez badu ere (txoritxoaren bidaia baten kronika genuke liburuaren argumentua), liburu honek merezi du gutxienez hiru arrazoi nagusigatik: alde batetik eskaintzen dituen irudiengatik, ikusgarriak eta ikuspegi aberatsekoak; beste alde batetik Mikel Mendibil plazaratzeko aukera eskaini duelako, eta lan honen ondoren beste asko egingo dituela espero dugulako; eta azkenik, Denonartean argitaletxe txikiak, eta berak bezala sortzen ari diren beste batzuek, kalitatearen alde eginiko apustuagatik.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude