Amorrua eta freskotasuna dosi txikian

  • Bajo la sombra del miedo.

    Dictadura.

    CD-DVD. Dictadura.

    Iraupena:15’13’.

    Prezioa: biniloak 9 euro,


    Kasetak: 3 euro.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zarautz-Lasarteko talde honek freskotasuna ekarri dio Euskal Herriko punk eta hardcore eszenari. Eskola zaharreko punka, abiadura eta aspaldian ikusten ez genuen amorru eta bat-batekotasun naturala, hain zuzen ere. Partaideak Hell Division, Taosa, Pariak bai!, Afonia, Iñor ez, Street Alarm eta bestelakoetan ibiliak dira eta eskarmentua dute, baita bizipenetan ere. Ziztu bizian jaurtitako kantu hauetan gogora ekarri dizkidate AEBetako lehen punk-hardcorea, La Perrera, Upright Citizens eta 1980ko hamarkadako hemengo punk gordinena. Beraiek, ordea, hurbilago ikusten dituzte azken hauek: Regulations, Citizens Patrol, The Vicious, Government Warning eta Direct Control, besteak beste. Diskoa 12 hatz beteko biniloan eta kasetean argitaratu dute, oso modu dotorean eta hiru disko azal desberdinekin.

http://stomprecords.blogspot.com.es
Dictadura
"Gutako batzuek ez diogu inoiz kaseteak entzuteari utzi, gustuko dugu formatua"

Biniloan eta kasetean argitaratu duzue lana. Berpiztu egin da kasetea?

Kasetean 100 kopia atera ditugu eta bi astetan guztiak saldu dira; gehiago aterako ditugu. Gutako batzuek ez diogu inoiz kaseteak entzuteari utzi, gustuko dugu formatoa. Berpizkundea batez ere HC/punkean ematen ari da. Kantu bat lagunei kaseteak grabatzeari buruzkoa da.

Diskoak sufrimendua, amorrua eta borroka aipatzen ditu. Autobiografikoa dirudi. Barrutik asko atera duzue?

Kantu batzuek hiru urte dituzte eta guztiak etxean eta lokalean lantzen ditugu. Hainbeste buelta emanda, ezinbestekoa da buruan dituzun gauzekin nahastea. Hitzak Lopek (gitarra) eta Juanmak (ahotsa) idatzi dituzte. Hitzek punka, inguruko kaka guztia edota kontu pertsonalak lantzen dituzte, orain ingelesa alboratu eta kantu berriak politikoagoak izango dira.

20 minutuko kontzertuak egiten dituzue.

Euskal Herrian taldeek denbora gehiegi jotzen dute. Horregatik, batek 20 minutu jotzen baditu, jendea harrituta gelditzen da eta gehiago nahi dute. Baina, egia esateko, hobe jendea gogoz uztea aspertzea baino.

“This is the reality”. Modak, jarrerak eta halako tontakeriek ahaztuarazi digute zergatik gauden hemen?

Modak joan eta etorri egiten dira, eta batez ere hirietan ematen dira. Zorionez Euskal Herrian jendeak ez die halako garrantzia ematen; hemengoa autentikoagoa da.

Zer gertatzen da Zarautz aldean? Hardcore-punk giro sendoa dago.

Zarauzko Gaztetxean jende asko gogor ari da lanean DIY (zeuk egizu) punkaren alde eta horri esker astero mundu osoko taldeen kontzertuak ikusi ahal dira. Ezin ditugu ahaztu Getariako Gaztetxea eta Trintxerpeko Mogambo ere.

“Beldurraren gerizpean”.

Gure gurasoek diktadura bizi izan zuten, baina gaur egungo itzaletako asko antzekoak dira. Ez dira ikusten, baina poliki-poliki sentimendu gabeko pertsona egin gaituzte.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude