Kazetari konprometituaren alde

Loyalist militiaman at the moment of death, Robert Caparen argazki ezagunena.
Loyalist militiaman at the moment of death, Robert Caparen argazki ezagunena.

Contra la neutralidad. Pascual Serrano.
Península argitaletxea, 2011. 271 orrialde.

Pascual Serrano (Valentzia, 1964) hedabideen analisian espezializatutako kazetaria da. Interneteko Rebelión agerkariaren sortzailea da, eta gaur egungo kazetaritza ikuspegi kritikoz aztertzen duten hainbat saiakeraren egilea. Contra la neutralidad (Neutraltasunaren aurka) liburuan, eraso egiten dio kazetaritza distantziakidearen ideiari. Lanbide honen patuaz hainbeste hitz egiten ari den honetan, Serranok saihestu egin du negozio ereduei eta euskarri berriei buruzko eztabaida, eta ofizioaren muin-muinera doa zuzenean: zertaz eta nola mintzatu behar dira kazetariak?

Kausa baten alde egiten duen kazetaritzaren balioa defendatzeko, egileak XX. mendeko bost periodista handiren biografiak bildu ditu, labur bada ere. John Reed, Ryszard Kapuściński, Rodoldo Walsh, Edgar Snow eta Robert Capa, gertu-gertutik bizi izandako gatazken berri eman zuten bostek, lehen laurek eleen bitartez eta irudiekin bosgarrenak, eta denek egin zuten bat gatazka horietan ziren alderdietako batekin; baina Serranoren ustez ez zuten horregatik kazetaritza traketsa egin, kontrakoa baizik: haien lanak ez die ezer zor zehaztasunari. Aldiz, gaur egun nekez aurkitzen den osagaia dute haien kronikek, liburuek, argazkiek: bihotza. Contra la neutralidad-en tesi nagusia da era horretan egindako kazetaritza askoz tresna hobea dela mundua ulertzeko, etengabe ustezko erdigune baten bila ari dena baino.


ASTEKARIA
2012ko uztailaren 01a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude