Heteroa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ni ez naiz heteroa; edo ez beti, behintzat. Ez dut, bistan denez, ezaugarri hori ezkutatzeko arazorik. Ez ekainaren 28an, ez eta uztailaren 3an ere. Ondo pentsatuta, heteroa izatea gauza erraza da gure jendartean; inertziazko joera, kasik. Alabaina, aukeran, jokamolde pobrea iruditzen zait, gehiengoaren araua izanagatik ere.

Gehiengo-gutxiengo kontuokin gertatu ohi den bezala, “gutxiago” denak (dagokion) duintasuna aldarrikatu beharra izaten du. Beraz, afera honetara etorrita, nekez adituko diozu hetero bati arau nagusiz kanpoko hitzik; non eta delako hetero hori oso perspektiba zabalekoa –progrea– ez den.

Nekatua nago gehiengoaren heteroa izate kroniko eta endemikoarekin. Zinez. Berdin da giroa edota maila sozioekonomikoa, heteroen kultura beti da nagusi, errukirik gabe. Horregatik, niri interesgarria iruditzen zaidana heteroa ez izatea da: gero eta estimu handiagoa diet publikoki autokritika egiteko gauza diren pertsonei. Izan ere, batzuetan inpresioa dut heterokritika jendeak praktikatzen duen bakanal lizuna dela. Orgia demasekoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...