Gazteek aisialdian euskaraz egin dezaten

  • Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian

    Erramun Baxok, Jean-Baptiste Coyos.

    Euskaltzaindia, 2012.
Jagon Sailak argitaratu duen 15. zenbakia dugu Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua. Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak idatzia da eta 2010ean XV. Jagon Jardunaldietarako elkarrekin prestatutako hitzaldia du aitzindari. Baxenafarroa, Lapurdi eta Zuberoako gazteek, aisialdiari dagokionez beti ere, euskarazko edota euskal kulturari lotutako zein jardun hautatzen duten aurkeztea du xede nagusi azterketa honek.

Mota honetako ikerketa-liburuetan gertatu ohi den moduan, bereziki liburuaren amaierak erakarri du gure interesa; azterketaren nondik norakoek baino gehiago, amaieran eskaintzen diren ondorioek eta gomendioek. Gazteak euskarara eta euskal ekoizpenetara nola erakarri, edota euskal produktuak eta zerbitzuak publiko berrientzat erakargarriak izan daitezen zer egin, indarguneak eta ahuleziak zeintzuk diren, horiexek argitzera datoz.

Besteak beste, “euskarazko irakurketa bultzatzeko haurrentzat bezala gazteentzat ere mota guztietako liburu bilduma bat sortu behar litzateke, erakunde publikoek eta argitaletxeek edota Ikas pedagogia zerbitzuak parte hartuz”. Edota, “Aisialdi zientifikoa eta ekologikoa gazteei euskaraz eskainiko zaie ikastetxeen barnean, bai eta ere kanpoan tokiko aginteek eragileak sostengatzen dituzten neurrian”.

Bi hizkuntzatan idatzita dator: euskaraz eta frantsesez.

Azkenak
Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Eguneraketa berriak daude