Baserriaz akordatu diren greziarren pozak eta zalantzak

  • Atenas hiriburuak biztanleen %3 galdu omen du. Greziako nekazarien kopurua 2010etik %7 handitu dela diote kooperatibek. Milioi eta erdi greziar zalantzan daude baserrira itzuli ala ez. Lurrarekiko eta eguneroko elikadurarekiko harremana arras aldatu da krisiarekin. Baina laborantzara doazenek irautea konplikatua daukate.

Patras Democracy blogeko argazkia topatu dugu Interneteko bilatzailean grekeraz ipinita
Patras Democracy blogeko argazkia topatu dugu Interneteko bilatzailean grekeraz ipinita "patata iraultza": Patras hiriko biztanleak baserritarrek trailerrez ekarritako lursagarrak ari dira erosten. Bitartekaririk gabe, bestela saldu ezin edo kasik harrika botatzeko prezioan eman behar dituzten nekazariek jornal duin bat eskuratzen dute; kaletarrek, berriz, komertzioan daukatena baino askoz merkeago eskuratzen. Gerra, krisi eta ezintasun garaietako janaria da beti patata xumea. Hondamendi ekonomikoaren erdian, trukea eta zuzeneko salmenta alternatiboak ugaritu dira. Estatuak eskaini ezin dituen zerbitzu asko bolondresek eman behar dituzte. Argazkilariak kameraren azpialdean erakusten du gaiarekin lotutako panfleto bat, zeinaren tituluko lehen hitza grekeraz irakurtzen baita: Autoorganose.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Greziarren soldatek hondoa jo dute krisiaren ondorioz herrialdea Europako hartzekodun handien mende geratu denetik, batek irabazien %20 galdu du, besteak %30, edo %50. Erretiroak %20an murriztu dira. Osasun zerbitzuetan mozketa izugarriak. Langabezia tasak kontrolik gabe. 40.000 herritar gehiago aterperik gabe. Laguntzazko milioi bat otordu zerbitzatzen dira egunero kaleetan.

Aurreko hamarkadan Argentinan eta beste askotan ikusitako irudiak errepikatzen dira Grezian, Europaren sehaskan, herio larrian jendeak karrikan bere haserrea erakusteaz gain bizirauteko kemena antolatzen duela erakusten dutenak. Hamaika kronikatan zabaldu dira gurean hango ekonomia paraleloaren istorioak, diru lokalak direla, trukeak, auzolanak, lantokien okupazioak edo hirietako baratzeak.

Estatuak zerbitzu asko gogor kimatu dituenez, jende askoren osasuna bermatzeko ez dago mediku eta erizain boluntarioen bidea besterik. Arazo ekonomikoek gorputzak eta buruak hondatu dituzte, elikadura txarragotu, kalte  psikologikoak eragin... Suizidioak ugaritu dira, tarteka telebistak erakusten dituen kasu deigarrienetatik askoz harago. Krisiaren uhinak familia guztietara iritsi ahala, boluntarioz osatutako osasun zerbitzuetara etorkinak baino askoz gehiago greziar jatorrak datoz.

Aipatzen den beste joera karrikatik baserrirako itzulera berriarena da. Gaia Roxanne Mitrallasek jorratu du Confederation Paysanne sindikatu frantziarrak plazaratzen duen Campagnes Solidaires aldizkariaren maiatzeko zenbakian; Euskal Herrian ELBren Laborari astekari beti interesgarriak ezagutarazi du: Avec la crise, les Grecs retournent à la terre.

XXI. mendeko krisitzarrak hondamendira eraman ditu milaka familia, negozio txikiren bat edo enplegua zeukan asko esku hutsik da gaur, eta oraindik dena galdu ez duena ohartu da dendaz denda ibiltzea, atzerrira bidaiatzea, baita autoz mugitzea bera ere baino lehenagokoak badirela: eguneroko otorduak.

Kaletar askok dirurik ez jakiak erosteko eta baserritarrek jeneroa saldu ezin, uzta oso ona izatea bera zigor. Urte hasiera honetan Pieria hiriko elkarte batean hasi ziren zuzeneko salmenta Internet bidez mugiarazten. Patatak 0,25 eurotan jarrita, aurretik 0,10 eskuratu ezin zuen laboraria ondo eta supermerkatuan 0,70 eskatzen zioten kaletar pobretua ere bai.    

Mitrallasek dioenez, “mugimendua beste produktuetara zabaldu da: lekaleak, fruituak, olioa, ardoa, gazta, okela eta baita arraina ere. Gero eta gehiago inplikatzen ditu udalak, eta elkarteekiko elkarlan hau hiri handietara ari da iristen. Supermerkatu handien sareari alternatiba ari zaio antolatzen”.

Baina herritarren lurrarekiko interes berria jakiak eskuratu beharretik harantzago doa. Hirietan ugaritu dira baratzeak, bai partikularrak eta bai auzolanean landuak. Gerra eta krisi handietako joera da hori ere. Gobernuek sustatu izan dute, Britainia Handiko eta AEBetako gobernuek 1940tik antolatutako Victory Garden eta Digg for Victory mugimenduak bezala.

Grezian ere, antza, gobernuak eta udalek erraztasunak eskaintzen dizkiete lurra landu nahi dutenei, baina jendeak batik bat familia arteko sareetan oinarritzen dira.

Itzuleraren zalantzak

Grezian lurrera itzultzeko mugimendua nola gertatzen den ulertzeko gako batzuk Nicholas Bellek eman ditu Le Monde Diplomatiqueko blogean: Dans la Grèce rurale, la révolution des jardins. Nekazarien giroa ondo ezagutzen dutenak elkarrizketatu ditu, berrikitan hango Paranesti herri txikian Panagiotis eta Sonia Sainatoudisek sortutako hazien sareak burutu duen bileraren aitzakian aste pare baterako joanik.

Greziako lurrak aski ondo banatuak ei daude hein batean 1453tik 1828era arte Turkiaren mende egon izanaren ondorioz. Sultan otomandarrak bereak zituen lurrak oro, baserritar guztiak maizter ziren, sultanak ez zuen maite lurjabe handien konkurrentziarik. Horrexegatik dago basoen %95 ere Estatuaren eskuetan gaur arte.

1922an Turkia eta Grezia berriek etnia bateko eta besteko herritar ordura arte nahasiak bereizi zituztenean, milioi eta erdi greziar heldu ziren herrialdera, honek eraginez  lurraren erreforma. Laster helduko zen gerra eta 1940tik 1949a hondamendia: inbaditzaile naziek mendialdeetan 2.000 biztanle baino gehiagoko herri guztiak suntsitu zittuzten, horrekin batera askapen gerra, eta 1945tik 1949ra gerra zibila.

Baina hirira jaitsi berriak izaki, Greziako kaletar guztiek dauzkate senitartekoak sorterrian. Nork berera jotzen du festa eta bestelako ospakizunetan. Atzerrira urrundutakoek ere atxikitzen dute lotura. Azken urteotan lurrera itzuli diren 50.000 jendeek sare horren babesean egin dute.

Dimitris Goussiosek geografia irakasten du Thesariako unibertsitatean. Kazetariari aipatu dio Ellinopyrgos herrixkakoa. Ehun lagun bizi dira bertan, gehienak zaharrak. Baina Australian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Atenasen daukan diasporak 2.500 ellinopyrgostar biltzen ditu 6 elkartetan. Bertan erroak dituzten gazte batzuk baitzeuden etxaldeetan instalatzeko gogoz, Goussiosen departamenduak lagunduta Internet eta satelite bidez egin dute biltzarra. Nekazari berriek beren produktuak saltzeko beharko duten sarea hortixe antolatuko da.

Zertarako joan baserrira? Nicholas Belli kontatu dio batek: “Ez nator diru bila. Atenasen lanean arituta 400 edo 500 euro irabaziko ditut, esklaboa bainintz. Hemen berdin irabaztera iristen banaiz, gainera askatasuna aurkitu dut”.

Goussios irakasleak dioenez, hiru hamarkadatan hiperkontsumismoan bizi izan ondoren, asko hasi dira balorea aitortzen pobreago zirenean zeukaten elkarlanari. “Solidaritatea, elkarrekikotasuna, ematea, guzti hori ari gara berrikusten. Grezian oraindik geratzen ziren jendearen memorian, ez da Frantzian bezala, han XIX. mendean hustu baitziren baserriak”.

Baina soroan sartzea bat da eta hartatik biziz irautea bestea. Roxanne Mitrallas egon da Via Campesinako nekazari greziarrekin eta hauek kezkatuta daude ikusiz hasiberrietako askok porrot egin dezakeela.

Nork heziko ditu nekazari berriak eta zertarako? Nola hornitu hiri handiak, antolatu laborarien elkarlana, kontsumitzaileekiko harremana? Horretan asmatzen ez bada, milaka baserritar berri aurkituko dira aurreko beste asko aurkitu diren atakan hesituta.


Azkenak
Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude