Europa satelitekoaren antzeko giroaren bila Lurrean

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espazioan bidaiatzen hasi aurretik astrobiologoak gai izango balira beste planeta edo satelite batzuetako ekosistemak emulatzeko, askoz ere aukera gehiago izango lukete arrakastaz burutzeko euren misioak.

Adibidez, jakin badakite Jupiterren satelitea den Europan sufrea eta sulfuroak daudela. Era berean, Kanadako Borup fiordean glaziarrak sortzen dituzten urak hondakin sulfurosoak uzten ari dira glaziarraren gainean. Lur eremu horretan sufrea energi iturri duten mikrobio-komunitateak topatuz gero, oso posible litzateke Europa satelitean ere halako komunitateak edo antzekoak existitzea, eta ondorioz sufrearen azpian ur-itsasoak izatea.

Ikerketa hori hastear dagoen bitartean, horretan arituko den zientzialari talde bera ur sulfurosoengatik ezaguna den Espainiako Río Tinto eremuan lehen azterketak egiten ari dira.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...