Nekatuta nago, mediku jauna; ze pastilla hartu behar dut?
Pentsatu zer utz dezakezun: gehiegizko eta kalitate eskaseko janaria, kafearen gisako pizgarriak, botiken abusua...
Pentsatzeko denborarik ere ez daukat eta!
Bazen behin aizkora zorrozteko “denborarik ez zuen” egurketari bat, eta gero eta denbora gehiago behar zuen egur kantitate berdina mozteko. Deskantsatzen duzun bitartean akaso aurkituko dituzu nekearen kausak.
Deskantsatzeak etxean geratzea esan nahi du? Lanetik botako naute.
Alfertzat hartuko zaituzten beldurrik gabe deskantsatu, eta aurkituko duzu modua lanetik bota ez zaitzaten.
Esaiozu zuk gure nagusiari gorputzak bere burua sendatzeko mekanismoak dituela...
Esplikaiozu japoniarrek atseden hartzeko guneak sortu dituztela lantokietan. Deskantsatuta gutxiago gaixotzen gara eta produktibitatea handitu egiten da.
Produktibitatea, ezagutzen dugu hitz hori; prebentzioa ez dakit hainbeste.
Bada, errazagoa da zerbaiti aurre hartzea gero osatzea baino. Aurre hartzeak osatzeko bidea ere eman dezake, gainera. Erretzeari utzi eta sei hilabetera zure berezko jakinduriak inpotentzia sexuala senda dezake.
Higienea, behintzat, praktikatzen dut: egunean hirutan dutxatzen naiz.
Higieneak bizitzeko artea esan nahi du grezieraz. Bizitzen jakin gabe gaixo bukatzen dugu. Garbiketara mugatu da, aitzitik, higienea. Eta produktu toxiko eta kutsatzaileekin garbitu ohi dugu.
Dietarik ez dut egingo, ordea: ez lodi deitu niri.
Elikadura modernoak gaixotu egiten gaitu. Gehiegizko pisuak gaixotasun asko errazten ditu. Posible da gaizki elikatua egon, kilorik soberan izan ez, eta gaixotzea.
A, baina kontsumitzeari ez diot utziko. Libre egiten gaitu!
Enpresek eta horien morroi diren gobernuek ahalak eta bi egiten dituzte kontsumitzeari utz ez diezaiogun. Erosketen menpeko behar gaituzte. Kontsumitzeak dohakabe egiten gaitu eta planeta txikitzen du. Hobeto bizi gaitezke, gutxiagorekin.
Ezin, ordea, larunbat gaueko pastillarik gabe.
Ahal duzu, ohituraren indarrari zure erabaki sendo eta iraunkorra kontrajarrita. Beharrik baduzu laguntza eskatu, zeure buruari aberia konponezin bat egin aurretik.
Gauza gehiegi eskatzen ote didazun...
Zailtasunik gabeko bizitza buru ahalmenak atrofiatzen dituen aspermena da. Gainditu zailtasunen aurreko beldurra. Hildako arrainak baino ez ditu eramaten korronteak.
Hiru urteko espetxe zigorra eta 2.835 euroko isuna ezarri dizkio epaileak EH Bilduko eledun ohi Miren Larrioni. Ikusteke dago ebazpena bere horretan aplikatuko den, ala espetxe zigorra gizartearentzako lanengatik trukatzeko aukera aztertuko den.
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Arte-eszenikoen programazioetan ohikoak ez diren obren erakustoki eta laborategi bilakatuko da Errenteria-Orereta ekainaren 5etik 12ra egingo duten Eztena jaialdian. Askotarikotasunari eta arriskuari begiratzeko parada izango da.
Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.
Lurtaro elkarteak "Egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz" mahai-ingurua antolatu du Tolosan, maiatzaren 26an. Bere esperientziatik mintzatuko dira zereal ekoizlea, fruitu ekoizlea, abeltzainak eta gaztagileak. Lurtaro elkarteak 300 bazkide lortu nahi ditu... [+]