Bankurik

gabe ez daukagu bizitzerik. Astero jasotzen genuen lansaria gutunazalean. Sobrea kobratzea deitzen genion. Nomina ere bertan. Etxera egin eta egin beharreko ordainketarakoak bereizi eta gelditzen zitzaiguna genuen aztergai, zer lehenesten genuen gastatzeko xede. Zorra ez egitea helburu, patrikak genituen kutxazain armairu banku. Enpresa handiagoetan, hilaren hamar aldera hartzen genuen zati bat aurrerapen gisa, hilaren hondarrean osoa ematen zigutelarik. Urteak eman genituen horrela eta sistemak funtzionatzen zigun. Piskanaka bankuak hasi ziren beren zerbitzuak eskaintzen enpresei eta era guztietako hornitzaleei. Armairuak eta patrikak desagertu ziren. Bankuetara jo behar izan genuen lansariak kobratzeko. Enpresarekiko harremana bankuak ordezkatu zuen. Eta zernahirako kredituak eskaintzen hasi zitzaizkigun lansaria berme. Beren zepoan harrapatu gintuzten, zorra zorraren gainean hasi ginen metatzen, behar ez genituenak ere erosiz, gure administrazioa euren eskuetan utzita, dirua bankuko agiriko zenbakitan urtzen zigutelarik. Orain, ez genuena gastatu dugulako gaztigatzen gaituzte, errealitatean gastatu ez duguna ordaintzen ari garen bitarte honetan, bankuek xahutu dutena gure zor.


ASTEKARIA
2012ko ekainaren 10a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude