Alkohol tratuan

'Diabolo flamand' edaten, Dunkerqueko inauterietan.
'Diabolo flamand' edaten, Dunkerqueko inauterietan.

Mokofinen zorrozkilero nagusia frantsesa izango da. Besteak beste, jaten eta edari, biak plantatzen ez dira ez kamutsak gure iparraldeko auzoak. Irabazpide emankor bihurtu ere. Eta guk, bestetxeko edo etxekoneko on, ikasi. Irabazpide, negozio, tratu... Izan ere, tratularitarako euskalduna! Jatenari dagokionez, hemengo sukaldariek egundalakoak egin dituztela jakina da. Edari kontutan, ordea, nire ustea zeharo bestelakoa da. Mahats-ardotan frantziar eskola horri etekinen bat kentzen diogu, baina hortik kanpo ezer gutxi. Badugu, bai, non ekina: muztioak, zukuak, sagardoak, udare-ardoak, garagardoak, likoreak, uxualak...

Lehengoan aipatzen nuen Citadelle gin frantziarra. Hemeretzi landareren azal, zuku, hazi eta abarrekin egiten dutela diote, eta banan-banan marrazki bidez erakusten dituzte botilan. Hala omen. Hemen nire amen-omena: itxura besterik ez da, eta formula terralpean ezkutatuz gina haizatu nahi dute. Marrazkiak halamoduzkoak dira eta landareak ez dira zehatz-mehatz ezagutzeko eran azaltzen. Landareetan argien azpimarratzen dena bere urrutiko jatorria da, exotikotasuna, alegia. Adibidez, laranja azala Mexikotik ekarritakoa dela dio, sinistatzen al duzu? Laranjeta Mediterraneora edo Asia aldera jo beharrean Mexikora? Mexikon bada Mexikoko laranjondoa izena duen landare bat, Choisya ternata. Haren loreak laranjondo arruntarenaren antzekoak dira eta hostoak igurtziz gero usain zitriko nabarmena askatzen du. Gingintzan erabilitako benetako landarea gordean jaso nahi dute eta Mexikoren sona soila erabili? Zer tankera ematen diozu?

Ez nau harritzen. Dunkerquen egiten dute gin hau, eta bere kai aldameneko gotorlekua edo zitadelatik hartua du “Citadelle” izena. Portu estrategikoa izaki, Frantziako handienetakoa da. Espainia, Ingalaterra, Herbehereak, Alemania, Frantzia, denak aritu izan dira hiri hau eta, berarekin, Mantxako kanalaren kontrola bereganatzeko guda ahaleginetan. Dunkerquek ezeren sona badu bere kortsarioen azioena da. Okerkeria horien bidez, mundu guztitik Europarantz zetozen itsasontziak harrapatu eta harrapakatzen zituzten. Tartean espeziak zekartzatenak. Portuarekin lotzen dute egileek gin horren landare oparotasuna.

Inoiz bertako inauteetara hurbiltzeko aukerarik izanez gero ez alferrik galdu. Soilik egun horietan 1983an asmatutako edari berezia hartzen dute: “Diabolo flamand”. Gina, limoi edari zuria eta bioleta ziropa ditu. Zale amorratu taldea ere badu edari honek, LNPDF, Ligue Nationale de Protection du Diabolo Flamand.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude