Literatura dosi txikitan

  • Batbirulau!

    Anjel Lertxundi.

    Antton Olariaga.

    Alberdania, Erein, Igela. 2011.
Galtzagorri Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez martxan jarri da “Klis-klasikoak” bilduma, haur eta gazte literaturan klasikotzat har ditzakegun hainbat lan argitalpen zainduetan birplazaratzeko. 2011ko amaieran argitaratu ziren lehen lau lanak, komiki bat, itzulpen bat, sor lan bat eta orain komentatzen hasiko garen liburu hau, tradizioa gaur egunera ekartzeko eginiko apustu eta lan interesgarria. Bildumak ez du formatu zehatzik, liburu bakoitzak berea du, baina guztietan zaindu da edizioa, bai testuak zuzentzean bai irudi eta argitalpenari dagokienez; eta, hain zuzen, zalantzak ditut liburuen azal gogor horien ordez ez ote liratekeen egokiagoak beste batzuk eta bilduman liburu gehiago argitaratu.

Batbirulau! liburua 1984 eta 1986 bitartean Erein etxean plazaraturiko hiru libururen batuketa dugu. “Maria Goikoak” sailean argitaraturiko liburu hauetan geure tradiziotik jasotako kontakizun, jolas, kanta, esaera, ateraldi eta abar gaur egungo haurrei era erakargarri eta modernoan aurkezten zaizkie. Testua, irudia eta maketazioaren arteko konbinaketak bizitasuna ematen dio lanari eta pittin bat hemendik, apur bat handik, puska bat orain eta pixka bat ondoren… jateko (irakurtzeko) moduko eskaintza egin. Eta horretan, aitortu egin behar da Olariagaren ekarpena testuak osatzen, zama arintzen eta orriak bizi-bizi igaro ahal izateko.

Liburuak, nire ustez, bi hartzaile zuzen ditu. Alde batetik etxean aurretik esan bezala zerbait irakurri, jolastu, ikusi eta ikasi nahi duen irakurlea, dela haurra bakarrik edo heldu batekin batera eginiko irakur ekitaldian (dastatze ekintzan); bestetik haurrekin aritzen diren guraso eta, batik bat, irakasleak ditu lan honek hartzaile. Zenbakiekin jolasteko, aho-korapiloak botatzeko, igarkizunak asmatzeko, ipuin laburrak esateko, jolasteko, kantatzeko… aukera handiak eskaintzen baititu lan honek egunerokotasunean. Eta horixe da, gainera, Lertxundik eskaintzen diguna zenbait testutan, irakurleak zenbait kasutan ikusi egingo duelako ezaguna den kanta, jolas eta ateraldi batetik abiatuta nola eskaintzen digun beste bat (“Kalean gora,/ kalean behera,/ kalean gora/ gondola / ai, ai, ai, ai”).

Ipuin ezagunak eta txisteak ere ageri dira bilduma honetan, baina beti arestian aipaturiko helburu horrekin, literatura, irakurgai atseginak eskaintzea dosi txikitan, nekatu gabe irribarrea ezpainean izan dezagun luzaro edo une labur batean, liburu hau poliki irakur baitaiteke hala nahi izanez gero.

ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude