Oroiminez

Eñaut Larralde zenduta, ahots aparta galdu berri du kantagintzak. 
Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) 1935ean sortua, nekazaria eta irakaslea izan zen lanbidez. 1964tik aitzin, Donapaleuko Errekart lizeoan eman zituen eskolak.
Eñaut Etxamendirekin batera
Eñaut Larralde zenduta, ahots aparta galdu berri du kantagintzak. Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) 1935ean sortua, nekazaria eta irakaslea izan zen lanbidez. 1964tik aitzin, Donapaleuko Errekart lizeoan eman zituen eskolak. Eñaut Etxamendirekin batera aritu zen plazarik plaza kantari, 1967an jende aurreko lehen emanaldia eskaini zutenez geroztik. Azkena, berriz, 2011ko urriaren 19an eman zuten, Donibane Garazin, Xabier Lete gogoan kantaldian. Ordukoa da, hain zuen, orrialde honetan ageri den argazkia (Eñaut Larralde, eskuinean). Argitaratutako diskoen artean aipagarri ditugu Joseba Elosegi"™ri (1971), Garai garratzak (1988) eta Antologia (1998). Azken honek 36 kanta enblematiko biltzen ditu. Euskal Herriaren alde konprometitua, Enbatako partaide izan zen, eta beste erakunde ugarik ere ezagutu zuten haren ekarria. Haur Kantu Txapelketa, Gure Irratia, AEK, ikastola...

Garbine Ubedak galdatu zidanean Ellande Larralde Izurako abeslari zenaz hitz egitea zergatik nik eskatu nion. Abertzale suharretarik banintza bederen! Santizpiritu zubia lanera joateko zeharkatu eta Aturriari begira erran nuen: funtsean zergatik ez nik? Marea gora zetorren duela lau hamarkadako memoria pertsonala uhinetan itoaz. Ukitua nintzen. Etxamendi eta Larralderen melodia batek akuilatu ninduen: bidez bide nabilena...

Bidaia ez zen bukatua.

Jean Errekart lizeoko zooteknia irakasle gisa ezagutu nuen. Arbelan, kreda arinaz, behiak marrazten zizkigun, kabalen ardatz longitudinalak azpimarratuz. Bat-batean dolorez plegatzen zen Aljeriako gerran jasan istripu latzaren ondorioak betirako pairatuz. Klasetik kanpo eskolako kanta-taldeak animatzen zituen eta euskal eresia zaharrak ikertzen genituen... Eñaut Etxamendi zetorkigun gero ekonomiaz aritzera eta uste dut Amikuzeko gazte saldoen etorkizunaren ikusteko moldea formatatu zutela. Ikasi beharraren haraindiko ametsa zen, asteburuetan bien entzuteko parada genuelako. Mobiletaz genbiltzan orduan.

Donapaleuko frantziskanoetan biltzen zen emazte taldearen bilkurekin batera, hurbiltasun ikaragarrian Etxamendi eta Larralderen ahots gurutzatuetaz edo Manex Erdozaintzi-Etxarten poesietaz gozatzea lujo zitzaigun. Opari sinets ezina. Herriak hustu zituen exodo erruralaren garai hitsak gainditzen ari zen Amikuze, ikastola sortzen, jendartea euskararen egoeraz axolatzen. Terra Nullius horretan kantak zituen esperantza erroak hazten, bi bozetan eman kanta epikoak. A capella. Baliabide hain urriekin barneak noraino irauli zizkiguten ohartzea harrigarria da. Gure izar berezien aldarean daude Etxamendi eta Larralde, Janis Joplin eta Bob Dylanen saihetsean.

Gure Irratiako lehendakaria izan zen, Kantu-txapelketen antolatzailea, aita familiakoa. Oroitzapenak sailkatzean nik kantari mitikoaren irudia atxiki nahi nuke, Etxamendirekin uztarrian basamortuan oihuz zebilen ahotsarena.

Kantu bat dut laguna..


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude