Bestelako doinuen etorrera

  • Haize berri bat

    Etxe.


    Baga-biga.


    Iraupena: 35’35’’.


    11 euro.
Berriztarrak ez du etenik hartu musika lehiaketa bat irabazi eta musikaren gurpilean hanka jarri zuenetik. Honako hau laugarren diskoa da eta azken sasoietako talde-izaerako proiektuetatik bikotera pasa da oraingoan. Bere musikak beti izan du euskal rockeko hainbat kantariren oihartzun nabaria eta hemen ere bada, baina Heldu eskutik izeneko aurreko diskoa egiterakoan lurrean utzi zituen arrasto txikiak handi egin dira eta oraingoan country, rock amerikar eta folkaren bideari ziurtasun handiagoz ekin dio. Kantu hurbilak dira, hunkigarriak, Etxeren marka dutenak eta bikotean plazaratutakoak, baina Iban Gurrutxagak egindako gitarra-lanari esker, bestelako sonoritate batzuk hartzeko gai izan dira. Esango nuke Johnny Cash eta haren senide Petti grabazio estudioa bisitatzeko puntuan izan zirela.
Etxe: "Nire musika ahalik eta zabalena egiten ahalegindu naiz beti"

Aurreko laneko talde izaera galdu eta ia biluzik atera zara Iban Gurrutxagarekin…

Haize berri batek egin dit putz eta proiektua aldatzera bultzatu nau. Kantu akustikoak eta lasaiak egin nahi nituen, jendearengandik hurbilago sentitu. Horretarako talde izaera alde batera utzi dut eta bidelagun berria aurkitu; Iban Gurrutxagaren lana izugarria izan da, asko eman dit.

Albiste berria, Hori da dena, Zatoz nerekin, Taupadak, Lurralde bakarra... Kantu gehienek izena eta abizena dute. Lagungarriagoa da aurpegia jarrita konposatzea?

Guztiek ez dute izena, baina kantu askok bai. Errazagoa izateaz gain, sentimendu gehiagorekin abesten dut norbaiti zuzentzen ari banatzaio. Baina garrantzitsuena entzule bakoitzak kantua bere egitea da.

Lurralde bakarra moduko kantuekin eta oro har disko honekin entzule nagusiagoak hurbilduko zaizkizula uste duzu? Zer esaten dizute entzule nagusiagoek?

Inoiz ez dut nahi izan jende mota jakin bati abestu. Nire musika ahalik eta zabalena egiten ahalegindu naiz beti. Disko akustikoa izateak jende nagusi gehiago erakarri du. Eskertzekoa da helduek ere gazteon musikari arreta jartzea.

Countrya, folka eta popa. Horiek dira disko honetako osagai nagusienak?

Nik esango nuke countrya dela gehien nabarmentzen dena, aurreko diskoekin konparatuz. Hori Johnny Cashen ‘errua’ izan da. Estilo bakar baten finkatzea baino, nahiago dut beste estilo batzuk nahastu. Aurreko diskoak pop-rock doinuekin sortu nituen. Oraingoan rocka alde batera uztea erabaki dut, eta country edo folk doinuetan sartzea.

“Atzean ez da ezer ikusten, ezta ere aurrean; ur korronteak idatziko du nire etorkizuna”, poesia hutsa. Hitz guztiak zureak dira...

Batzutan nahi gabe ateratzen dira hitz ederrak. Kantu hori Gerra Zibilean Euskal Herritik alde egin behar izan zutenei eskainia da.


Azkenak
Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude