Elkarbizitza norekin eta norentzat?

Lehen eskuko informaziorik ez daukagunontzat eta ikusle soil garenontzat, kosta egiten da Eusko Legebiltzarrean sortu den batzorde berriaren izaera eta helburuak ulertzea. Bakea eta elkarbizitza termino potoloak hartu dituzte euren zereginaren oinarri. Baina gatazka iturri eta zirko mediatiko antzu bilakatu da askorentzat.

Notizia ez da batzordearen sorrera, Aralarreko hiru legebiltzarkideek, batzordearen aldeko bozka emateaz gain, ekimenaren lidergoa hartzea eta Legebiltzarreko hainbat alderditako buruzagiren zorion eta txaloak jasotzea baizik. Legeak eskaintzen duen aukera baliatu dezakete eta karguari eusteko eskubide eta askatasun osoa daukate, eta horrek, galdera baten aurrean kokatzen gaitu: ordezkari politikoak herriari ala alderdiari zor zaizkio? Euren jokabidearen argudio izan dira kontzientzia eta koherentzia politikoa. Nik neuk nekez ulertu nezake hirukotearen jarrera: Lehenengo, batzordeak fruitu emankorrik nekez emango duelako; bigarrenik, Aralarreko afiliatuek demokratikoki aukeratutako zuzendaritzaren aginduari entzungor egin diotelako; eta azkenik, herri honetako benetako arazoak ezkutatzeko laino geruza sortzea besterik lortuko ez duelako.

Badirudi, legez kanporatutako ezker abertzaleak idatziz soilik izango duela batzordean parte hartzeko aukera. Bizi dugun egoera politikoan, bakea eta elkarbizitzarako eragileetako bati, bigarren mailako parte-hartzea eskaintzen bazaio, logikoa da gonbidapena ez onartzea. PPren betoa izango duen batzordean ezker abertzaleak parte-hartu nahi ez izatea logikoa da edozein ikuspegitatik. Zertarako eta norentzako balioko du orduan, batzorde honek?

Krisi ekonomikoaren aitzakiapean oinarrizko zerbitzuetan murrizketa sakonak bizi ditugun honetan, guztion diruarekin ordaintzen ditugun parlamentariak asteazkenero mahai baten bueltan bilduko dira, ipar garbirik barik eta aldez aurretik dakigun moduan emaitzarik ez lortzeko.

Ekimen hauek eraginkorrak ez badira, badago zeri heldua sasoi hauetan.

Egoera politikoak aurrerabide argirik gabe jarraitzen duenean, batzorde honek, anestesia funtzioa beteko du, futbolak, Borboiaren elefanteak eta Urdangarinen iruzurrak bezala.

Joseba Sarrionandiaren baimenarekin: Galduak gara behelaino artean?


ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 20a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude