Kinina

Kininaren zuhaitza.
Kininaren zuhaitza.

Landareekin egindako alkoholdun edarien bolada hemen da. Neure inguruan behintzat puri-purian, ur gaineko bitsetan dabiltza. Esentzia artifizialekin egindako sagar-, udare-, mertxika-likore eta antzekoak, batetik. Eta naturalak bestetik. Azken horien artean erregina gina. Hobe esanda, gin tonica. Koktel horren historiaz edo tonika xelebreren baten gorabeherarik edo honako edo halako ginebraren bitxikeriarik ez baldin badakizu mozoloaren pare azalduko zara koadrilan. Ez dakit zer gaitzi aurre egiteko gin tonica ingelesek asmatu zutela entzuteaz asper-asper eginda nago; egia den ala ez berdin du. Boladakoak gogaitzen nau. Zahardadea ote?

Bermutak bezala tonikak kinina du, zuhaitz baten azaletik sortzen den alkaloide indartsua. Kininak osasungarri egiten ditu bi edariak, tamainan, noski.

Kinina zuhaitza Cinchona generokoa da. Izen horrek ere historia xelebrea du. 1638an Perun Espainiako erregeordea zen Don Luis Gerónimo Fernández de Cabrera de Bobadilla Cerda y Mendozaren emaztea, helgaitzak edo malariak jota zena kinina zuhaitzaren azalak sendatu omen zuen. Agintariaren lehen edo bigarren emaztea ote zen, espainiar historialariak ez dira ados... Guri bost! Kanpoko historialariek, ordea, argi dute: ez zen horrela gertatu. Erregeurdearen menpeko gudari eta soldadu-jesuitek, indigenek zuhaitz honen azala sendagai gisa erabiltzen zutenaren berri bazuten, agidanean. Baina errege ustekoa erregeurde. Eta urdea Chinchongo laugarren kondea izan. 1748an Linneok landareen lehen izendegia osatu zuenean “chinchona” jarri nahi izan zion izena, baina italieraren ahoskera hartu zuenez “cinchona” deitu zuen. Gaur ere halaxe du izena kinina zuhaitza eta bere senideen genero horrek, Cinchona. Hala ere, euskal hiztegi gehienek “chinchona” deitzen dute. Hemen dugun erregeurdeak ere lana ongi egiten duenaren adierazle.

Hara, hemen tonikaren kininaren historia bat. Ingelesek baino dezente lehenago erabiltzen zuten jesuitek eta Ameriketako indigenek. Hurrengo gin tonica hartzen dudanean haren gaineko kontu eta komeria gehiago idatziko dizkizut, zeuk hartzen duzunean ahoa neurri hitz egiten duen horietakoren bat lotsagarri utz dezazun..


ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 13a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude