Ematen du Frantzian, Euskal Herria barne, aldaketa baten atarian gaudela. Ez dugu pasatu diren bost urteen bilduma politikorik eskainiko, baizik eta Sarkozyren erreinuaren bibliografia labur bat. Mass-medietan omerta zoratuak zirauen arren idazle batzuek egoera salatu zuten garrazki. Sarkozy lehendakaritu eta berehala hasi zen story-teller hipnotikoaren diskurtsoen desegitearen borroka.
• De quoi Sarkozy est-il le nom. Alain Badiou (Lignes, 2007).
Beldurrak Estatua bermatuko zuela zioen filosofoak eta Sarkozy herritarren gerizatzaile agertzen zela. Lana, patria, familia hirukotea harrotzen zebilan Vichyren garairik hoberenetan bezala. Halatan Sarkozyren izena altxatzen zen deprimitzen gintuzten gai guztien kontrako baradera gisa.
• La nuit du Fouquet’s. Ariane Chemin eta Judith Perrignon. (Fayard, 2007).
Baina 2007ko maiatzaren 6ko gauean bi kazetarik ederki erakutsi zuten lehendakari berriak nolako ezpaletarik su eginen zuen. Fouquet’s ostatuan Estatuko aberatsenekin bildu zen. Gonbidatuen zerrenda ikustea aski zen jakiteko CAC 40ko zein nagusik eskuratuko zituen ondoko gobernaldiko merkatuak eta ohoreak: Bouygues, Arnault, Dassault, Proglio, Minc, LGVaren proiektuaren eramailea zatekeen Alstomeko Pron.
• Rêves de droite: défaire l’imaginaire sarkozyste. Mona Chollet (Zones, 2008).
Mona Chollet ikerlariak Sarkozysmoaren ideiak hartu eta abiadura handian deseraiki zituen. Hiperpresidentaren eleen atzean zegoen nahikunde neoliberala azaleratu zuen liburu zoharrean. Ordukoz nekezari bati casse-toi pauvre con ihardetsia zion eta jendarteko sail askotako hiritarrak laidoztatuak: emigranteak, gazteak, arrantzaleak, funtzionarioak, laborariak. Lehendakaria People aldizkariaren orrialdeetan hedatzen zen Carla Brunirekin Disneylanden elkar ezagutu ondoan. Politika espektakulu hutsa zen.
• Le président des riches. Monique et Michel Pinçon (Zones, 2010).
Enquête sur l’oligarchie dans la France de Nicolas Sarkozy zekarren obrak azpi-titulutzat. Aberatsak lehen zerbitzatuak zirela frogatzen zuen argiki, zerga-legeak, zenbakiak eta diskurtsoak lekuko. Plutokraziaren indartze dekonplexatuarekin batera ihardokitzaileak oro kriminalizatzeko joera zeukan bereziki 2010eko urrian sindikatuek erretreten erreformaren kontra masak karrikara bulkatzen zituztelarik. Hainbat greba-gune barreatu zituen poliziak Sarkozytarren klasearen milizia pribatua bailitzan.
• Le quai de Ouistreham. Florence Aubenas (Editions de l’olivier, 2010).
Kazetari ezaguna Caen-go garbitzaile enpresa batean sartu zen anonimoki, bederatzi hilabetez bertako prekarioen egunerokotasuna partekatzeko. Nepotismoaren zurrunbiloetarik urrun gainbeheratzen zihoan jendartearen –emakumeak gehienetan– egoera agertzen zuen Aubenasek. Ifernuratze iragarriaren kronika zen Sarkozyren Travailler plus pour gagner plus perpausaren mamia gezurreztatuz.
Mintzaldi bakoitzean Sarkozyk labanak sarraskietan inarrosten zuen sufrimenduak biderkatzeko eta jendeak bata bestearen aurka montatzeko. Bost urteko zirika morala. Jasangaitza. Bozka orduan pairamena aholkulari txarra zela baimendu zen FNeko neonazionalistenek botuen %18a eskuratu zutelarik, gure herri txikienetan ere. Sarkozyren politika zekenak Frantzia kulturalki eta sozialki atzeratua utzi zuen, odolustua, diruz hamikatua, agerroiki xenofoboa eta homofoboa, herratsua. Hor gertatu bide zen aipatu ditugun liburuei esker ulertzea lortu genuen egiazko rupture goraipatua
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]