Britainia Handian bapore txikietan ari diren arrantzaleei laguntzaile bikaina atera zaie: naturari buruzko telesaioek famatu egin duten Monty Halls. Urtebete eman ondoren haien ofizioa ikasten, kontserbazionista ezagunak hobeto ulertu du baxurako itsasgizonen gaurko bizimodua eta biharko arrainaren zaintzaile onenak direla dio.
Itsasoko arrainen desagertzea seriotan hartzen dute Britainia Handian. Arrantzu burutsuago baten aldeko kanpainak han ez dira espainolezko Pezqueñines, no gracias bezalako arinkerietan geratzen, ezta gure arraindunei entzuten zaien “bertako bisigua aspaldi bukatu zela” bezalako kexuetan ere. Erresuma Batuko komunikabideetan arrantza iraunkorraz eztabaidatzen da, bortizki ere bai sarritan.
2010etik, esaterako, Fish Fight (Arrain borroka, estu itzulita) kanpaina berotzen du Hugh Fearnley-Whittingstall sukaldariak, salatzeko Ipar Itsasoan harrapatzen diren arrainen erdiak berriro uretara doazela akabatuta. Arrastean ari diren ontziek portura klase jakin batzuetakoak eramango dituzte eta gainerako guztiak, aski balio komertzial ez dutenak, putzura botatzen berriz. Itsasoari kentzen zaion erdia itzultzen zaio alferrik galduta, hilda.
Arrain handiak gero eta urriago heltzen dira Europako kaietara, espezie batzuetatik alerik ere ez aspaldi, eta horren errua gehienetan arrantzari egozten zaio, ez motiborik gabe. “Baina zalapartaren erdian –idatzi du Ruth Stylesek The Ecologist aldizkari beteranoan– Britainia Handiko itsasoko bizitzaz dauden eztabaida beroen artean, istorio honen atal bat falta zen: gizakiei dagokiena”. Horixe da Monty Halls ezagutu eta azaltzen saiatu dena The Fisherman’s Apprentice izenez plazaratu dituen dokumentalean eta liburuan.
Britaniarren ezaguna da gaur 48 urte dituen Halls. Ingalaterrako marineetan militar aritua, biologiako ikasketak egin zituen eta azken urteotan telebistarako saio famatuak ekoiztu ditu, bai ibilaldiez (Escape seriea), bai itsasoko izakiez. Espedizioen gidari ere ibili da eta zenbait elkarte filantropiko sortu edo babesten du, militar erretiratuen aldeko bat ere bai tartean.
BBC kateak joan den otsailean 6 ataletan eskaini du Hallsen azken lana den The Fisherman’s Apprentice, euskaraz “Arrantzalearen aprendiza” edo besterik gabe “Baporean txo” esango genukeena. Urte betean txalupa txiki batean ikusi eta ikasi duena kontatzen du.
The Ecologisteko kazetariari aitortu dio beldurra ziela hasieran gizon gordin haiei. Orain aldiz, dio bizi deno defendituko dituela itsasgizonak. “Eskuzabalik hartu ninduten, berotasunez eta ikusminez ere bai, noski. Zaindu egin naute eta arrantzale horiek zaindu ez banindute han barruan genbiltzanean, seguruenik gaur Kanalean [itsasoan] egongo nintzen, ez bainekien zertan ari nintzen”.
Eskifaien bizimodu gogorra probatu du, goizik jaikitzea, bizkarrezurra apurtu arteko lana, egun luzeak eta soldata motzak. Ezin harritu gazteek ofizioa maite ez badute. “Gizonok 49 urte dituzte bataz beste. Inork ez du nahi Dickensen garaiko lanbide hau. Datozenak heldu dira aita ere itsasoan aritua zutelako”.
Arrain iraunkor hurbilekoa
Lan gogorra, irabazi urriak eta azken urteetan arautegi zorrotzak, etorkizunean bapore txikiak are gutxiago izango dira. Justu arrantzurik iraunkorrena egiten dutenak. Hala uste du Hallsek: “Berdin segituz gero, ehun urte barru hilda egongo da flota hau, ondorengo 30-40 urteetan desagertuko dira txalupa txikiak. Eta orduan Gobernuak osatuko du batzorde bat jende oso argiek arrantza iraunkorrerako formularik berriena pentsatu dezaten. Eta proposatuko dituzte eskifai bakarreko txalupa txikiak, sare eta otar egonkorrak usatuko dituztenak, egunero arrantza egingo dutenak hurbileko herrietan baporetik zuzenean saltzeko. Orduan atzera begiratuko dute eta konturatuko dira: ‘Ostia!’. Gaur egun horixe ari gara-eta egiten...”
Itsasoaren egoera tamalgarriaz gero eta gehiago dakigun arren, lehorrean arrain asko eta merke eskuratu nahi dugu. Eta lehorrean, oilasko merkearen eskaria asetzeko granja erraldoiak eraiki diren moduan, itsasoan ugaritu dira bapore handiak eta harrapari teknika bortitzak, arraste, haztegi, eta abar.
Hallsek salatzen du Britainia Handiko ontzidiaren %80 bapore txikiz osatuta egon arren, hauek doi-doi harrapatzen dutela mahaietara iristen den arrainkiaren %8. Itsasbazterretik hurbil aritzen diren txalupok dira arraina gehien zaintzen dutena, baina atzerriko produktuekin egiten zaien gerrak eta ontzi handien konkurrentziak hondora daramatza. “Ontzidia galtzen badugu, eta horretan ari gara gaur, berarekin galduko ditugu haien inguruan bizi diren kostaldeko herriak, eta galduko ditugu kultura eta ondarea, gure uhartearen nortasunaren osagai funtsezkoa dena”. Hala omen da euskaldunona ere, edo agian hala zen esan beharko.
Amildegian amai daitekeen deriba eteteko, sokaren bi muturretan egin behar dira aldaketak, Monty Hallsen aburuz. “Lehorrekook gure ohiturak aldatu behar ditugu, erosteko moldeak aldatu. Arazoaren alde honi ezikusia egiten diogu. Nabarmenago ikusten dugu arrantzaleek aldatu beharrekoa: aparailuak usatzeko modua kanbiatu behar dute, itsasoa kontserbatzeko 2013rako antolatu nahi dugun eskualdekatzea errespetatu behar dute. Baina geuk ere aldatu behar dugu, eta modu iraunkorrago batean erosten hasi”.
Kornuallesko kostan miseratan debilen baporean aritu da Halls. Nasa eta otarretan harrapatzen dira krustazeoak, misera edo abakando, otarrain eta txangurru. Biltzen dutena arrantzaleei duela 20 urteko prezioan pagatzen zaienez, hauek gero eta otar gehiagorekin lan egitera behartuta daude, itsasoan milaka paratzen dituzten ontzien eta atzerritik bi sosetan inportatzen den jeneroaren erdian lehiakor izateko.
Itsasoa bizirik atxikitzeko politikak legeekin batera prezioen egokitzea ere ekarri beharko du. Alegia, lehorrekoak arraina garestiago erostera konformatu daitezela, baldin eta ontzi txikiek harrapatua bada. “Ohartzen naiz honi askok klase ertaineko baten iritzia dela esango duela. Bakarrik eta lanik gabe hiru haur aurrera atera behar dituen emakume batek esango dizu bere arazoa dela ahalik eta arrainik merkeena bilatzea. Ulertzen dut. Baina aukeratzeko ahalmena dugunok era jasangarrian harrapatutako arrainari saria eman beharra daukagu”.
Euskal Herrian ere agian zabalduko da arrantzari buruzko eztabaida, itsasoaren osasuna eta arrantzaleen bizimodua uztartuko dituena. Lerrook idazteko unean jakinarazi du Berriak Bizkaia eta Gipuzkoan hegaluzea eta hegalaburra denek txalotutako teknika iraunkorrez harrapatzen dituzten arrantzaleek beren eskubideak saldu dizkiotela Mediterraneoko hegaluze faktoria kutsakor eta suntsitzaileenari.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]