Ergelak elefante ehizan

Shooting an elephant. George Orwell, 1936.

Myanmar, odol gaiztoko elefante bat herritarren kontra oldartu da eta poliziari –polizia ingelesa, hots, kolonoa– deitu diote riflea hartu eta tira eta tunba, animalia garbitu dezan. Iritsi da lekura pony baten gainean, Winchester bat eskuetan, baina kontatzen dizkioten gauzak nahasiak dira eta han elefanterik ez dabilela pentsatzen hasita, ospa egitea pasako zaio burutik.

Gero gizon baten gorpua ikusiko du, animaliak zanpa-zanpa egina, eta lan zikina ezingo duela saihestu buruan harturik, elefanteentzako rifle bat eskatuko du; hor doa, ehunka herritar atzetik dituela, piztiarenak egitera. Berak ez du elefantea hil nahi, baina bertako biztanleen hatsa sentitzen du lepoan, tiro egin behar duela esanez bezala. Berunez beteko du azkenik tronpadun zomorroaren gorputza, nahiz eta hil, ez duen hilko, baizik eta agonia mingarrian utziko.

George Orwellek inperialismo britainiarraren metafora egin nahi izan zuen Shooting an elephant saio laburrean; erakutsi nahi zuen, inperialismoak biak suntsitzen dituela, konkistatzailea eta konkistatua. Kolonizatzaileak, Orwellen aburuz, “bere bizitza eman behar du ‘natiboak’ harritu nahian, eta beraz, krisi bakoitzean, ‘natiboek’ berarengandik espero dutena egin behar du”.

Poliziak saioaren amaieran elefantea hil izanaren zergatiak azaltzen ditu: “Askotan galdetu diot nire buruari ea beste inork ulertu ote zuen, egin nuena egin nuela, ergelaren pare ez geratzeko”. Bistan da, garaiak asko aldatu dira, eta orain elefanteak tirokatzeagatik geratzen dira kolonoak ergelen antzera. Edo elefante ehizan aldaka puskatzeagatik zen?


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude