Nafarroako Erresumak hainbat mendetako burujabetza galdu zuen 1512an, armetan galdu ere. Eta ez dago batere arrazoirik galera hura nafarren gogoz kontra izan zenik ukatzeko. Bostehun urte geroago bada mendeurrena ospatu nahi duenik. Baita gaur egun agintean daudenen ospakizun otzana zorrotz salatu nahi duenik ere. Dena den, auskalo orain bostehun urteko nafarren borondate politikoa eztabaidatzerik ote dagoen ala ez, baina egungoa ez behintzat.
Beharbada, batzuon eta besteon jarreren arteko benetako eztabaida besterik da, alegia: egungo egoera nafarren gogoko dela uste dutenek nahi lukete oraingoa ordura eraman; eta ordukoa garaiko nafarren gogoko ez zela izan diotenek, berriz, nahi lukete ordukoa hona ekarri.
Biak ari dira nolabait iruzurretan. Baina beldur naiz bostehun urteren bueltan orainak, oro har, ez ote duen iraganak baino gehiago balio. Izan ere, orain bada 1512an Nafarroan ez zenik: hauteskundeak. Eta hauteskundeak, kiroletan ez bezala, parte hartzeaz gainera, irabazteko dira.
Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]
Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]
Hego Euskal Herriko gurasoen laurden batek baino gehiagok ez du inoiz seme-alabekin internet modu arduratsu eta seguruan erabiltzeko irizpideez hitz egin, inkesta baten arabera. Guraso hainbatek onartu du, hain justu, ez duela horretarako informazio nahikorik. Era berean, 11-15... [+]