Hunkitu ninduen bertso sail bati

 

I
Erditu den ama batek
kontatu du abentura,
ezin ahaztu zaio nonbait
pasatako une hura;
bere soina lehertzear da
iztarretan behera ura,
zirraragarria guztiz
kontatu duen modura.
Nahiz eta amarentzako
bilakatzen den tortura,
betitik haurrak horrela
etorri dira mundura;
ez dago beste biderik
horrelaxe da natura,
maiteminaren jolasak
pasatzen duen faktura.

 

IV
Nerabezaroko dama
polit ta pinpirin hari.
Ilaran badatozkio
garraztasunak ugari.
Hala ere tristurarik
ez zaio inoiz nabari,
maitasun ta ama sena
baititu beti gidari.
Guztiontzat ama dugu
doan jasotako sari,
zutik eutsi ohi diona
sendiko bizi pozari
nahiz eta geronen ama
goraipatzen inoiz ari.
Inork ez daki zenbat zor
dion norberak amari


 

II
Jolasaldi polit hartan
isuritako hazia,
bederatzi hilabetez
erraietara josia;
amagai berri batentzat
egoera berezia
soinean ondoeza ta
patxararen gabezia.
Hau nola aterako da
da galdera nagusia,
gaitzerdi halare ongi
irteten bada guzia;
nahiz eta zoriontzeko
izaten den notizia,
gozamen ta sufrimendu
nahasketa da bizia.
 

V
Uxue txalotzen dugu
zuk emaniko pausoa,
zure haurrari isuriz
amarengandik jasoa;
dena ez dezu izango
erreza ta erosoa,
baina borondate onak
gainditzen du arazoa.
Lehengo maitasun ur ttantta
orain denez itsasoa,
beregan jarriko dezu
zure izate osoa.
Ziur izango zerala
ama xamur ta goxoa,
izenez eta izatez
egi-egizko usoa.



 

III
Mundura haurrak sortzeko
dagoen bide bakarrak
amari ikusarazi
izan dizkio izarrak.
Hainbeste estutzen baitu
bizitzaren atzaparrak,
galtzen ditu ur ta odol
mailatzen ditu giharrak.
Baina amarengan dauden
neurriz kanpoko indarrak
gainditzen laguntzen dio
pasatako une txarrak;
hain bortizki jaulkitako
malko eta deiadarrak.
Ahaztuerazten dizkio
haurtxoaren irriparrak.

 

VI
Amaren goraipamenak
lehen ere egin dira sarri,
aita ere ez daiteke
senditikan at ezarri;
badakit asko laguntzen
diozuela elkarri,
lan garrantzitsu horretan
bakoitza da osagarri.
Ez ahaztu sendia dela
herriarentzat oinarri,
oraina eta geroa
lotzen dituen lokarri;
haurrak sortzeko makina
martxan duzuenez jarri,
herriak behar ditu-ta
haurtxo gehiago ekarri.

Doinua: Habanera


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude