Eguzkia eta haizea energi iturri garbiak dira, baina intermitenteak. Beti ez da nahikoa haize izaten errotak higiarazteko, eta eguzkia batzuetan lainoek estaltzen dute. Ikerketa asko eta askoren helburua energia-horniketa konstantea lortzea da.
MIT Institutuan (AEB) teknologia garatu dute energia sobera sortzen denean hura metatzeko. Horrela, energiarik sortzen ez denean ere horniketa egiten jarraitu ahal izango da. Nola? Tenperatura handiko eta osagai likidozko baterien bidez.
Hiru dira likidoak, dentsitate desberdinekoak; likidoetako bik polo positiboa eta negatiboa osatzen dituzte eta besteak elektrolitoarena egiten du. Hiru likidoak magnesioz, antimonioz eta magnesio kloruroz osaturik daude, eta 700ºC-tan egiten dute lan.
Badirudi sistema hori energia kantitate handia metatzeko gai dela; dagoeneko enpresa ugarik agertu dute interesa.