Konpromiso bat literaturarekin

  • Mugaldeko jendea.

    Xosé Luís Méndez Ferrín.

    Itzulpena: Bego Montorio.

    Elkar, 1998.

    200 orrialde.

    15,40 euro.
Literatura galegoari gutxi-asko tarteka begiratzen diogunok sarri-askotan egin dugu topo Xosé Luís Méndez Ferrínekin. Dela idatziak dituen lanak ugari direlako –poesia, narratiba, saiakera–, dela belaunaldi ezberdinek aitortzen diotelako nolabaiteko aitatasuna. Pentsa, adostasuna erabatekoa izan zen 1999an, Méndez Ferrín Nobel sarirako hautagai proposatu zutenean. Eta arraro-arraroa ere ez da, ez alferrik idazle hori dugu literatura galegoa modernitatera ekarri zuena, oraindik literatura ahots berezko eta indartsuenetakoa dena.

Egia da ez dela beste batzuk bezain ezaguna, ez behintzat Madriletik honako bidean. Eta motiboak bilatzen hasita, egiten dugu topo harri kozkor batekin: politika. Eta jakiten dugu gaitz larri batek jota duela idazlea, independentista eta marxista dela aldi berean –jainko potzoloa!–. Eta horregatik akaso euskaraturik dioten lanik garrantzizkoenak, Mugaldeko jendea honek eragin dezake gauza bat besteren gainetik: harridura. Narrazio errealista mezudunak espero dituenak ken dezala laster batean ideia burutik, oso bestelakoak baitira hemen aurkituko dituenak. Oso bestelakoak eta haien artean ezberdinak oso.

Muga da Galizia eta Portugal bereizten dituena, Ourense hegoaldean. Eta ez da hainbeste lurralde literario baten sortzea, nola lurralde erreal baten literariotzea, diakronikoa gainera, liburuak kurritzen baitu XIX. mendetik 36ko Gerra artekoa. Geografia baten denboran zeharreko ibilbidea, beraz, nahiz ipuinak izan ukitu fantastikoa (Galtza urdinak), nahiz izan onirikoa (Adosinda izuturik), toponimo errealak hemen irakurleak aurkituko baititu zientoka. Berdin ipuin itxuraz errealistagoak direnean ere, Ignacio Martínez de Pisón idazleak Partes de guerra hartan bildutako Beste horiek adibidez. Edo antologia berean egon litezkeen Gomazko botak eta Militantearen amets urdina. Eta denen gainean halako esperimentazio kutsu bat aurkituko dugu, denborak, pertsonak nahasteko joera, irakurketa exigente bat, irakurlea aktibo izatea eskatuko duena. Konpromiso bat literaturarekin, edozer, bertan goxo egotea baino.

Eta egia da Méndez Ferrín ez dela beste batzuk bezain ezaguna, zer dakit, Manuel Rivas bat edo, Nunca máis antolamendukoei laguntzearren, Euskadi Irratiak egin kanpainan bildutako txekea hartzera etorri zenean El País egunkariko bisita-txartelak ematen zituen galegoa zen idazle ez-galego hura bezain. Beharrik ere. Arazoa geurea da, haatik, inoiz utzi behar baikenioke Madrilen derrigor geltokia duen trena soilik hartzeari.

ASTEKARIA
2012ko martxoaren 25a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude