Gin tonic: malariaren eta eskorbutoaren aurkako edabea

Ginak, tonikak eta zitriko ukituak Indian egin zuten bat lehenengoz, XIX. mendean.
Ginak, tonikak eta zitriko ukituak Indian egin zuten bat lehenengoz, XIX. mendean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Geneva (Suitza), 1783. Johann Jacob Schweppe bitxigile alemaniarrak botilaratutako urari anhidrido karbonikoa eransteko sistema asmatu zuen; edari gaseztatua, ur tonikoa, lortu zuen horrela. Produktuaren arrakasta ikusita, bere izena zuen konpainia sortu zuen Londresen, hiri hartan gasdun ura eta frutazko sodak modan zeudela jakinda.

XIX. mendearen erdialdean, ziropa sendagarrien eskaerak, eta ondorioz ekoizpenak, igoera izugarria izan zuten. Hala, J. Schwe-ppe & Co. enpresak merkatu segmentu horretan sartzea erabaki zuen. Tonikari kinina erantsita, edari freskagarria eta malaria zein beste hainbat gaitzen aurkako sendagaia produktu berean batzea lortu zuten.

Garai horretan Britainiar Inperioa zabala zen, eta India zuen gune nagusietakoa. Ingurune hotzagoetara ohituta, tropa britainiarrentzat malaria mehatxu handia zen Indiako berotan. Hortaz, metropolitik edari arrakastatsua eraman zuten, gaitzaren aurkako borrokan arma izan zedin.

Eskorbutoari ere aurre egin behar izaten zieten kolonietako soldaduek, eta gaitz hura C bitaminaren gabeziak eragiten duela jakinda, fruta zitrikoak egokiak ziren prebentziorako. Hala, tonikari lima edo limoia erantsita, sendagaiaren propietateak areagotzen ziren. Baina tonikaren mikatza –garai hartan gaur baino askoz kinina gehiago zuen eta zaporean antzematen zen– eta limaren garratza kontuan hartuta, hura edaterik ez zegoen. Beste osagai bat behar zen edabea edangarriago egiteko, eta ofizial britainiar bati zapore hura goxatzeko osagai egokiena gina zela bururatu zitzaion.

Nederlanderaz jenever esaten zaion edari alkoholikoa Herbehereetan asmatu zuten, XVII. mendearen erdialdean –ustez, Franciscus Silvyus mediku eta anatomistak destilatu zuen lehenengoz–. Baina gina Ingalaterran zabaldu zen nagusiki. Garagardoa egiteko erabiltzen ez zen garagar soberakina destilatzen hasi ziren, eta egiten hain erraza zen edari merkea bere egin zuten metropoliko nahiz kolonietako britainiarrek.

Horrenbestez, ur tonikoa, lima eta gina batuta, gin&tonic izeneko koktel ezaguna sortu zuten. Oraindik ere bere propietateak estimatuak dira digestio-lagungarri bikaina delako. Baina egungo gin tonicak ez du ia kininarik, eta C bitamina maila igotzeko tratamendurik gomendagarriena ere ez da.


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude