|
I |
V |
|
II |
VI |
|
III |
VII |
|
IV Izara za(ha)rrak zabaldu ditu besaulki gainera, haizez puztu eta urez goraino bete bainera. Esan dit zelan, laztana, badator mina ostera? Lepotik heldu diot ta intziri bat zait atera. Haurrari hitz egiteko sartu naiz nire barnera: abandonatu gaitezen zu hutsera, ni minera, erditu eta osatu gaitezen biok batera. |
ViII Orain besoetan zaitut –eguna sortzen ari da– izerdia ta odola biziaren usain dira. Nire bularra eraman dizut zure belarrira: bizi-gose, azal-gose zatoz amaren titira. Begiak zabal-zabalik al zatoz mundu berrira? Zazpiak hogei gutxitan heldu zara Getarira: lehen arnasa emanez itsasoari begira. |
Doinua: ETAren su etenean
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.