“Frantsesek diote, famili barrenean dala bear arropa zikina garbitu. Ber asmoekin Ameriketan Mad errebista agertzen da. Amerikano bizimodu ta moden satira egiten azkarra da, guri asko ikasi digu; baina azkenik agertu den liburu batek gehiago. The ugly american, Amerikano itsusia, dauka titulutzat. Igela xumeago da eta gure euskaldun itsusiarena kronikatxo bat bakarrik izango da.
Irakur zer dion Bertrand de Born trobadore zaldunak euskaldunetzaz, Errege Ricardo-ri zuzendutako sirventes edo poema batean:
Ez zait euskaldunen konpainia
Puta salduena baina gustatzenago”.
(Igelaren lehen zenbakian, 1962ko alean argitaratua)