Bele beltza moko beltzean bi gerezi gorrirekin

  • Zaharrak ez zuen hil nahi.

    Gaizka Zabarte.

    Susa.

    160 orrialde.

    16,15 euro.
Gaizka Zabartek Susarekin eman du argitara lehen idazlana: Zaharrak ez zuen hil nahi. Unai Iturriagaren azaleko marrazkia: hilerria, gurutzeak, bele beltz bat gerezi gorri bi mokotik zintzilik, ardo botila bat eta kaliza parean, eta harago, Sherlock Holmesen antzeko gizaseme bat zelatan. Gurutzerik handienaren itzalpean sudur handi txapeldun bat: Cosme Gezeta. Horratx, barruan irakurriko denaren sintesia edo analogia zuri-beltzean eta kolore gorri printza batez. Beltza gailentzen da, intriga, heriotza, identitateen faltsutzea eta aldaketa direlako eleberriaren ardatzik nagusienak. Bi gerezi gorriek, ordea, heriotzatik harago dagoen semantikari maitasun kutsu bat ematen diote, artean, Le Temp de cerises ere existitzen delako.

Eta hori guztia dago liburuan hamazazpi kapitulutan kontatua. Ahots nagusia literatur pertsonaia protagonistarena da, Josu Gezetarena. Ehorzleak hilerrira ez bat eta ez bi joateko eskatzen dio ordu baten buruan. Han doakio, Josu ehorzleari, esku hutsik ezin joan eta ardo botila batekin. Hilerrian hasten da kontua, ehorzleak esaten dio Josuri bere aita ez dagoela hilkutxan, are gehiago, behin ere egon ez delakoan dagoela. Eta hori dena “bordeaux hau kaliza banatan dastatzea Landaluze jaunaren gainean, elkarrekin lehengoz hizketan dihardugun bitartean”.

Umore handiz hasten da kontakizuna, gerora intriga eta misterio bihurtuko dena, eta beste azpi istorioetan sakabanatuko dena. Josuk ez zuen bere aita ezagutu, berak ezagutza izan orduko banandu baitziren gurasoak eta gutxira aita ustez hil baitzitzaion. Josuk aita absentearen izatea aspaldi onartua eta itxita zeukan, ehorzlea desagerketaren kontuarekin etorri arte. Josuk orduan ekingo dio desagertzearen nondik norakoak bilatzeari, bere aitaren iraganari soa botatzeari, hitz batean, berarekin zer ikusia ez duten bigarren mailako literatur pertsonaiak ezagutzeari eta kontatzeari. Ibilera horretan, hainbat espazio eta pasadizo ikusmiran jarriko ditu narratzaileak. Batzu-batzuetan irakurlea bera ere Zabarteren fikziora helduta aurkituko da, askatuz gero zerbait galduko duenaren beldurrez. Saltoka eta trumilka baitabil kronologia zehatzik gabe eta aitarekin zer gertatu zen jakin nahian.

Intriga, jokoa, bizitzaren joanaren absurdoa, maitasuna eta, batez ere, nortasun eta identitate bilaketaz eta desagertuaz mintzo zaigu Josu Gezeta. Eta irakurleak zintzo jarraitzen dio miaketa horretan bukaerara arte, amaieran soluziorik ez dagoela jakin arte, hipotesiak areagotu egiten direla antzeman arte. Orduan, berriro ekiten dio irakurtzeari, zein sasitan galdu den jakiteko eta, bidenabar, bele beltzaren bi gerezi gorriak bistaratzeko.

ASTEKARIA
2012ko martxoaren 04a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude