Biktimak

Gora eta biktimak behera. Orain, frankismoarenak. Eta jakin dudanez, Lakuak izendatu behar ditu horiek nor diren erabakitzeko komisioa osatuko dutenak. Ez dakit ezer gehiago. Badakidana, sortu gintuzten inguruetan, etxe bakoitzeko bat gutxienez bazela. Batallón de trabajadoresen erreferentziaz igaro genuen haurtzaroa, geroago zehazki hura zer izan zen jakin genuelarik. Suertekoak gu, haien seme-alabak, haietako askok zuten ahaideren bat eraila, lagunmin bat frentean akabatua, mende laurdenean gurasoak isilean gordea, gure belaunaldiak argira ekarri arte atsedenik gabe bizitako egoera duzue. Ez zuen ETAk hau hasi, ETArik gabekoa izan zen gu jaso genuen gerra ondorena, etxetik bortxaz urrundutako gurasoen senideen argazki gordeena. Gure inguru hurbilenetan nekez aurkituko duzu torturatua izan ez den norbait, biktima izateko bokaziorik ez, eta Donostiako Antiguan, Ondarretan, Amaran txikitua izan ez denik: López, Losada, Granaino, Manzanas, Sainz, gure erraietan itsatsitako izenak dituzu. Torturatutako gehienak ez ziren ETAkoak, oro da ETA ez da Garzonen asmakizuna. Eta ez digute barkaziorik eskatu, ez dugu behar, ez dugu barkatuak izateko premiarik.


ASTEKARIA
2012ko martxoaren 04a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude