Ikasle euskaltzalea Arabako Errioxan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Ikaslearen nahia, adibidez. Garai batean nabarmenago zen euskaraz hitz egiteko nahia. Orain titulua da gehien aipatzen dena. Hala ere, gutxi dira tituluagatik bakarrik ari direnak. Oro har, euskaltzalea da Arabako Errioxan euskara ikasten duena. Egia da, orain dela hamabost urte mendi irteera bat proposatu eta laurogei lagunek ematen zutela izena, eta, orain, aldiz, bostek; eta horien artean, irakasle dira bi. Euskalduntasuna beste era batera bizi dute gaur egun, baina nik esango nuke ikasle euskaltzaleak ditugula: haurrak ikastoletan dituzten edo izango dituzten gurasoak; Osakidetzan, Foru Aldundian, basozaintzan eta horrelakoetan funtzionario bidean dabiltzanak; irakaskuntzari lotuta ari diren ikasleak, irakasle ikasten ari direnak, batik bat; eta bestelakoak, betidanik euskaraz ikasi nahi izan duen erretiratua, euskal kantak ulertu nahi dituen gazte rockeroa, txikitan ikasi eta ia ahaztutakoa, eskolan ikasitakoa hobetu nahi duena… Makina bat jende, bata besteagandik ezberdina”.
 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.