Tolkienen unibertsoaren “big bang”-a

Hasita dago Hobbita nobelan oinarritutako pelikularen filmaketa.

Hobbita. J.R.R. Tolkien (George Allen & Unwin, 1937). Itzulpena: Xabier Olarra (Igela, 2008).

J.R.R. Tolkien bere seme-alabentzako ipuin modura idazten hasi zen XX. mendeko literatur obrarik ezagunenetako baten hazia izan zena. Aurten beteko dira 75 urte Hobbita lehen aldiz argitaratu zutela; apika, bera da umeentzat sortua izanik irakurle heldu gehien eduki duen eleberria. Argitaratzaileen eskariari men eginez Tolkienek idatzitako segidari zor zaio hori, zer esanik ez. Eraztunen jauna ondu ahala, istorioa sakonago bihurtuz joan zen Tolkien, eta haren obra, azkenik, literaturaren mugak gainditu eta unibertso beregain bihurtu zen, gaur egun milaka edo milioika, ez ditut zenbatu, jarraitzaile amorraturen bizileku alternatiboa dena. Edo agian ni bizi naizen hau da alternatiboa haientzat.

Mitologia horren guztiaren background-a gogoan nuela ekin nion berriki Hobbita berrirakurtzeari –lehen aldia zeregin horietarako adin egokiagoan izan zen–, eta jakina, dezepzio txiki bat hartu nuen, aldez aurretik ongi ohartarazita egon arren. Azken batean, gauzak umeei esplikatzen zaizkien moduan esplikatzen ditu Tolkienek nobelan. Eta Eraztunen jauna obra handi –nire iritziz– bihurtzen duten elementu gehienak falta dira hemen. Ez naiz orain hasiko elementu horien zerrenda egiten. Hobe, laburbiltzeko, Tolkienek berak behin esandakoa errepikatzea, bere literatur lanaren gai nagusia zein zen galdetu ziotenean: “Heriotza, ezinbestean”.


ASTEKARIA
2012ko otsailaren 12a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude