Mugimenduak

ETA-K urriaren 20an bere jardun armatuaren amaiera jakinarazi zuenetik bost hilabete ere ez dira pasatu eta, begirada azkar batean, badirudi bake prozesuarenak ez direla gauza handirik mugitu: funtsean, herritarrek sinetsi dute ETArena amaitu dela eta bizitzak normal jarraitzen du; ezohikoak batez ere krisiaren eskutik datoz, iragarritako denborale moduan, bata bestearen atzetik.

Baina, aldi berean, normalizazio politikoaren aztarna ugari ikusi eta dastatu ere egiten da: ETAren biolentzia desagertu da, beldurra ere bai mehatxatu askoren erraietatik, Bildu eta Amaiurren jarduerek politika normal egin daitekeela irudikatzen dute, auzi berriekin lotutako atxiloketarik ez edo gutxi, tortura salaketak ere ez…

Baina bake prozesua ez da aireratzen, eta gatazkaren ondorio askok hor jarraitzen du, nork eta nola helduko zain: presoen arazoa, Sorturen legeztatzearena, ETArekiko elkarrizketak, iraganeko epaiketa eta espetxeratzeen jarraipena, biktimen auzia… Hori guztia, orain igeritokian ura badagoela inongo zalantzarik ez dagoenenean. Kontua da ea mantenuaz arduratzen direnek ur korronte zirrikiturik utzi ote duten ura putzuan usteldu ez dadin.

Eta ur korronte txiki bat bederen ikusten da, mugimenduak eta adierazpenak badira, ez gura besteko azkartasun eta ordenean, baina piszinara salto egiteko gogoak sumatzen dira han-hemenka. Brian Currin eta bere taldea lanean ari direla ikustea bada animoak emateko modukoa, lehen ere talde horrek bere fruituak eman dituelako eta nazioartearen parte hartzea funtsezkoa delako halako prozesu gaitz batean, batez ere ura ustelduko ez dela bermatzeko. Ezker abertzalea gero eta erosoago sentitzen da normalizazio politikoaren eszenatokian, kudeaketa prozesu konplexuetan murgildua eta indar metaketa soberanista bake prozesuaren akuilu onena dela barneraturik.

EAJk ere argi du bere apustua, barne egoera kontrolatu batekin, edozeinekin akordioetara iristeko bere gaitasun eta trebezia erakutsi nahi du PPrekin behin eta berriz lotzen ari den eta lotuko dituen akordioekin. Bakegintzan ere bere lekua hartu du eta PP eta ezker abertzalearen arteko zubigintza jorratzeko prest dago, gai hau Ajuria Enera itzultzeko giltzarri izango dela jakitun.

PSE-EE ere argiago ari da bere jarrerarekin, presoen hurbilketa eskatuz esate batera, eta elkarrizketetarako bere jarrera argiago mahai gaineratuz. Hurrengo urratsa ezker abertzalearekin instituzionala bakarrik ez litzatekeen bilera publikoa litzateke logikoena. 2013ko hauteskunde autonomikoei begira, gainera, jarrera malgutzen jarraituko du, PSOEren berritze prozesuan izatea eta bakegintzaren aurrean jarrera eraikitzailea erakustea azken bi hauteskundeetan izandako porrotak gainditzeko lagungarri izango direlakoan. Gaitza du, baina bistan da egun dituen heldu leku onenak direla, ekonomiaren alorrean onurak baino oztopoak etorriko zaizkio eta.

Baina bide hau egin ahala, PPren diskurtsotik ere aldentzea egokitzen zaio. Eta nola aldendu gobernu ituna hautsi barik? Gaitza, baina hori bere esku baino Basagoitiren alderdiaren esku dago eta honen sostengua gero eta hauskorragoa da. Ez litzateke batere harritzeko uda aurretik edo osteko lehen hilabeteetan gobernua haustea. Hauteskunde aurreko haustura horiek edozelako koalizio gobernutan askotan gertatzen dira, eta honetan orain are eta errazagoa gerta daiteke biek jasan duten ETAren biolentziaren zementua desagertu denean.

ETA PP? Espetxe politikan aldaketak eragingo dituela onartu du eta ez da gutxi. PPk bestela ere hainbeste arazo dituenean krisi egoerarekin, ez luke zentzurik bake logika baten testuingurutik kanpo aritzea, EAEn bederen ez lioke ezer ekarriko. Agian, hemen baino Parisen ari gara ikusten Mariano Rajoyren keinuak, Frantzian presoen hurbilketarekiko hartutako neurriak nekez uler baitaitezke Frantzia eta Espainiaren ohiko elkar lanetik kanpo.

Borondatezko irakurketa baikorra ere izan daiteke hau guzti hau, jakina. Kasurik onenean, gainera, mugimenduek ura ez dela usteltzen ari adierazten dute, eta ez txorrotatik euskal herritarrok behar dugun bake prozesu zuzen eta sendoa aterako denik.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude