Abenturazko istorioa

  • Indianoa

    Gidoia :: Gregorio Muro.

    Ilustrazioak :: Francisco Fructuoso..

    Alberdania, Erein, Igela.

    56 orrialde.

    15 euro.

Duela 26 urte argitaraturiko komikiaren berrargitalpena dugu liburu hau. Mitxel Muruak testuaren egokitzapena egin du eta Galtzagorri elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera bultzaturiko Klis-klasikoak sailaren barruan argitaratu da.

“Abrite portas klis-klas”, Arratibelen ipuinetako esamolde hartatik abiatuta Klis-klasikoak izena duen bilduma honetan euskarazko haur eta gazte literaturaren kanon bat sortu nahi da, gurean klasikoak, gure literaturako obra esanguratsuak plazan izateko asmoz sorturiko bilduma. Egungo merkatuan literatura berria, nobedadeak soilik baitaude presente; eta duela urte batzuk argitaratutako kalitatezko liburu asko eta asko erdi galduak dauzkagu. Alde horretatik pozgarria da “Klis-klasikoak” sail honek egindako lana kalitatezko lan horiek berreskuratzeko; eta gainera, ohiko topikoetatik at, plazaratu dituzten lehen lau aleetan oso liburu ezberdinak aurki ditzakegu: ipuin bat, haur folkloretik abiatutako testu laburren bilduma, nazioarteko ipuin klasiko baten itzulpena eta komiki bat. Azken hori dugu, hain zuzen, Indianoa lana.

Komiki hau XIX. mende erdi aldean dago kokatuta (1849ko urrian abiatzen da istorioa, San Franciscorantz doan itsasontzi batean) eta Kaliforniara doazen bi euskaldunen kontaketa dugu. Hasieratik bertatik abentura kutsua duen bidaia dela nabari dezakegu; itsasontzia lehorreratzerakoan bertan hasten baitira gure bi lagunen abenturak: barkuan bertan eraso eta preso hartzen dituzte, lehorreratzerakoan salaketa faltsua leporatu, ondoren traizioa jasan… Juliok eta Bernardok hamaika abentura bizi dituzte azken honen anaiarekin bat egin aurretik. Mendebaldeko istorioen kate bat dugu liburua, lapurrak, ganaduzaleak, urre bilatzaileak eta beste hamaika pertsonaia agertzen dira di-da batean irakurtzen den liburu honetan.

Euskal irakurleak, gainera, gure arbasoek Ameriketan egindakoen berri ere izan dezake. Zer nolako lanak, ohiturak, eguneroko borrokak eta zailtasunak izan zituzten aurrera egin ahal izateko. Alde horretatik abenturazko komiki honek ere badu gure nortasuna eta gure historiaren berri.

Liburuaren hitzaurrean Murok adierazten du liburu hau hobeto ezagutzen laguntzen duen hainbat pista. Hor dago, esaterako, R. L. Stevensonen eragina, Mendebal Urrunari buruzko filmak, baina baita, arestian aipatu bezala, euskal ukitua: egilearen familiaren historia, hain zuzen (nahiz eta azken hau, batik bat Justin Hiriart komiki ale zoragarrietan ageri).

Zalantzarik gabe, Indianoa gure literaturako perla bat da, lehendik ezagutzen genuenok berriro gozatzeko aukera izan dugun bezala irakurle berriek esku artean izateko moduko liburu zoragarria.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude