Begirada berri bat egunero

Gonzalo Izaren argazkietako bat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fotografia digitalaren aroan, argazki galeria eder askoak aurki ditzakegu Interneten. Flickr bezalako ekimenek benetako artelanak biltzen dituzte, eta erakusleiho aproposa dira kamerarekin atzemandako irudiak zintzilikatzeko. Flickr-en argazki ugari ditu bilduak Gonzalo Iza 27 urteko zumarragarrak, horietako hainbat www.unafotopordia.com (Argazki bat eguneko) bere blogetik arrantzatuak. 187.000 bisita baino gehiago izan dituen webgune hau 2011n zehar osatu du Izak, egunero foto bat igoaz. Bilduma erakargarria biribildu du, paisaiak, erretratuak, animaliak, jana –arau eta sekretu propioak ditu janari-argazkilaritzak–, egunerokoan ikusitako detaileak eta inguruko txokoak dotorezia handiarekin irudikatuz.

Nabarmentzekoa da paisaia sorta, ikusgarriak batzuetan, bere soiltasunean ederrak bestetzuetan, misteriotsuak, kolore indartsuz eta kontrastez zipriztinduak, beheko argazkietan ikus daitekeenez. Perspektibarekin, enkoadraketarekin, objektibo motarekin, fokatze eta ez-fokatzearekin… nola jolasten duen ere nabaria da erretratuetan. Zailena, arrunta dirudien eguneroko begiradan foto interesgarriak harrapatzea, Zumarragakoak baitio atzerrian, oporretara goazenean adibidez, dena iruditzen zaigula berri eta ezberdin, baina kontrakoa gertatzen dela etxean. Hala ere, denbora hartuz eta irudimena landuz, irudi originalak eta bereziak lortzeko urrutira joan beharrik ez dagoela erakutsi du berak.

Proiektuak ordenagailu pantailatik aretora egingo du jauzi, batutako 365 argazkiekin erakusketa antolatu baitute. Otsailaren 3tik aurrera, hamar egunez, ikusgai izango dira Zumarragako kulturetxean.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Estitxu Eizagirre  |  Gorka Bereziartua Mitxelena
#2
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#4
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.