"Noraezekoak izan dira, eta dira, Akademiak"

  • Hiru erakunde ilegal leloan, eta legearen barruan oraino, aizue.

Iñiko Azkona

Euskaltzaindia euskaldun askoren buruhauste dela esango bagenu...

Pozik nengoke, baina euskaldun arrunten artean euskararekiko eta Akademiarekiko kezka ez dira, inondik ere, kezkarik handienak.

Euskara irakasle, ikasle eta abarrekoei ez diegu galdetuko, badaezpada.

Badira batzuk uste dutenak euskaltzainok egunero arau eta erregela berri eta aldrebesak ematen saiatzen garela, jolasean bagenbiltza bezala. Hori ez da egia.

Baina euskalduna nahasi egiten du Euskaltzaindiak?

Ez da hori gure asmoa. Arauak ahalik eta argien ematen saiatzen gara. Euskaltzaindiak euskaldun jendearentzat egiten du lan, gure hizkuntzaren erabilera on eta jatorrari eutsiz, eta ez azken orduko erdarakadei.

Oinak lurrean dituen erakundea dugu, orduan.

Zalantzarik ez. Arau bat erabaki eta argitaratu baino lehen, Euskaltzaindiak lehengo eta oraingo autore garrantzitsuenen erabilerak aztertu eta gero hartzen ditu erabakiak, ez itsumustuan.

Bai hiztunari bizkar emanez?

Aurretiko hizkuntza idatziak mantentzen du forma idatziaren tradizioa. Munduko hizkuntza idatzi guztien oinarria da hori. Hizkuntza mintzatu hutsezko formak ere inoiz, erabat zilegi eta erabilgarriak dira, modu informalagoan.

Horrexegatik ari zarete fitxatzen idazleak.

Euskaltzain berriak izendatzeko irizpideari bazagozkio, idazleen merezimenduak beti izan dira eta gero ere izango dira ondo kontuan hartzekoak.

Jon Juaristirenak, esaterako.

Euskal kulturan, hizkuntzan eta literaturan ezingo litzaioke deus ukatu, eta gustatuko litzaidake bera kritikatzen dutenek euskal arloan berak adina balekite.

Baina...

Baina edozein akademiatan, badira kontuan hartzeko beste ezaugarri batzuk: hizkuntzarekiko atxikimendua, jendarteko jarrera eta imajina, iritzien oreka... eta kontuan hartu ohi ditugu.

Ekin eta jarrai, hartara.

Hizkuntzaren arautzea eta batasuna ez dira bat-batean burutzen. Bestalde, eboluzioan eta egokitzapenean dabiltza hizkuntzak, eta beti izaten dira zalantzak. Hizkuntza bera hiltzen ez bada, ez dut ezagutzen ateak inoiz itxi dituen akademiarik.

Bai sekula ireki ez dituenik.

Bai. Dena den, kultura mailara eta ofizialtasunera heldu berri diren mintzairen kasuan, noraezekoak, hau da, beharrezkoak izan dira, eta dira, Akademiak. Areago gurea bezalako herri anarkiko samar batean.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Eguneraketa berriak daude