Urte berri on

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

esaten diogu elkarri. Egun on ere bai, aterkia haizearen mende dantzan izan arren. Ez diogu beti desiraren gogoari hitza ematen, ustez jendetasunaz galdetzen digunari bidea emanez agurtzen dugu. Halere, badugu zertaz poztu aurten. Badirudi aldaketak sumatzen ari direla politika guneetan. Herriko Etxeetan bereziki jada ikusten ari dira aldakuntzak. Orain arte agintzen ari zirenen kalterako Bildu frogatzen ari da kudeaketaren gardentasuna dela herritarrengan konfiantza sortzeko zutaberik sendoenetako bat. Gipuzkoako Beterriko udal bateko jardueraren berri izan dut, egindako bilkura publikoak oinarri. Aspaldiko partez bertako zenbait auzotan herritarrek alkatea eta hautetsiak buruz buru izan dituzte, prentsarik gabe, propagandatik urrun, entzule. Eta egia baldin bada entzutea erantzunaren ataria dela, bide onetik doaz, urte berri on esateko moduan daude. Izan ere, berriemailea, Bildu ez bozkatzeaz gain, alkatetzatik kanpo gelditutakoen hurbilekoa nuen, herria beste era batez kudeatzeko modua badela sinesten hasia dena. Jokatzen dakienarentzat jokatzen badakiela frogatzeko jokatzea baino hoberik ez dago.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!