Charles Boycott

Irlandako lurjabeentzat lan egiten zuen ofizial ingelesa zen Charles Boycott. Lurren eta etxeen jabetza gauza sakratuen pare jarririk, gupidarik gabe tratatu zituen euren bizilekuetatik egotzitako maizterrak. 1880an, Irish Land League nazionalistak antolatutako ekimen zabalago baten barnean, Boycotten aurkako isolamendu kanpaina abiatu zen herrian: bere nekazariek batu gabe utzi zuten uzta; etxeko zerbitzariek bertan behera utzi zuten garbiketa; dendariek ez zioten ezer saltzen, ez eta postariak gutunak eramaten. Azkenean, urte hartan bertan alde egin behar izan zuen Irlandatik, historiarako utziz hizkuntzarteko hitz indartsu bat.

Duela aste batzuk saiatu da BBK gure seme txikiaren ikasgelako ume baten etxea kentzen, eta forma akats batengatik soilik atzeratu ahal izan da enkantea. Nik Kutxabankeko lehendakariari idatzi diot gaur, Charles Boycotten historia azalduz eta familia hau egozten badute aurrerantzean nire sosak usaindu ere ez dituela egingo hitz emanez.

Egungo krisia munduko jabe handiek herrien aurka abiatutako erasoa da, nagusiki. Elkartasunak, eta ez teknokraziak, aterako gaitu zulotik.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude