Ekonomistek diote ekonomia finantzarioaren azpian benetako ekonomia dagoela. Ekonomia ekologikoa lantzen dutenek, aldiz, hirugarren geruza sakonagoa aztertu beharra aldarrikatzen dute: materiazko baliabideek, funtsean energiak, osatutako ekonomia bene-benetakoa. Pedro Prietok grafiko batean laburtu du munduaren ikuspegi hau.
Pedro Perez Prieto aurkezten ez gara hasiko, Argiako irakurleek ezagutu dute Unai Break egindako elkarrizketa luze oparoan. Ingeniaria, Asociación para el Estudio de los Recursos Energéticos (AEREN) elkarteko buruzagitzakoa, Prieto da gaztelaniaz petrolioaren gainbeheraz eta energia krisiaz garbien idatzi duten adituetako bat.
Joan den urrian Prietok Crisis Energética gunean Un mensaje a los indignados occidentales plazaratu zuen, urtea amaitzen ari den honetako balantze eta gogoeta giroari oso ondo egokitzen zaiona. Artikuluan eskaintzen du guk irudiaren txokoan euskaratuta eskaintzen dugun grafikoa. Egia esan, grafiko horrek argi-tzen eta laburbiltzen ditu munduak gaur bizi dituen gatazkak nagusiak, militarrak, ekonomikoak, sozialak, demografikoak... Artikuluak baino liburuak ere eragin ditzakeen grafikoa da.
Prieto pozik azaldu da mundu osoan sumindu, indignado eta ocupy jendeak azken hilabeteotan sistema aldatzeko erakutsi duten nahikeriagatik. Ez zuen horrelakorik espero, kalera protestan irten direnek lortu baitute hedabide nagusiek agintean daudenen alde eraikitako hesia gainditzea. Gainera, hasieran agintari politikoen kontra aritu ostean laster benetako aginteei aurre egin nahia azaldu dute, burtsei, finantza erakundeei, munduko eliteei.
Prietok barkatzen du indignado-en proposamenen lausotasuna, sinplekeria nahi bada. Alabaina luzatzen die munduaren egoera ikuspegi osoago batetik aztertzeko konbitea. Horretarako da aipatu grafikoa, guk, laburtzearren, “Energia kontsumoa munduan, eskualdeka eta pertsonako” izendatu duguna.
Koadroak munduko jendea eskualdeka banaturik biltzen du, zonalde bakoitzari zutabe bat eskainita. Zutabeen zabalera eskualdeetan bizi diren milioika biztanleen arabera aldatzen da; altuera, berriz, eskualde bakoitzean herritar bakoitzak kon-tsumitzen duen energiaren arabera. Zutabea kolorez osatzen da, kontsumitzen dituen energi iturri ezberdinak nabarmentzeko: petrolioa, gas naturala, ikatza, nuklearra, hidroelektrikoa, biomasa gehi hondakinena, eta azkenik energia berriztagarri modernoetatik eskuratua, eolikotik eta fotovoltaikotik.
Eskualde bakoitzak kontsumitzen duenaz informazio gehiago bada. Esaterako, zenbaki gorriz markatuta dauka bakoitzak zenbat energia erretzen duen munduko kontsumo osoarekin alderatuta. Zenbaki berdez datoz eskualdearen biztanleak munduko guztiekin alderatuta. Eta kontsumoak alderatu ahal izateko, watioa darabil Prietok irizpide bakartzat.
Lehen begiradatik ohartzen da bat mundua oker dagoela. Eskubiko muturrean AEBk eta Kanadak buruko 10.500 watio kontsumitzen dute. Hau da, munduko biztanleen %5,1 izanik energiaren %21,5 erretzen dute. Ezkerreko muturrean, Indian mundutarren %17,7 izan arren energiaren %5,1 daukate erregai.
Munduko biztanleok bataz beste 2.500 watio kontsumitzen badugu –munduak iraunkor izatekotan gehienez onartuko lituzkeen 2.000 watioen gainetik beti–, horren azpitik bizi dira Afrikan, Asia gehienean Txinan barne, eta Latinoamerikan, Karibea barru. Batez bestekoaren inguruan dabiltza Turkian eta Europako herrialde atzeratuenetan. Batez bestekotik gero eta urrunago Sobiet Batasunean izandakoetan, Ekialde Hurbilean, Europan, Japonian, Errusian eta, azkenik, AEBetan eta Kanadan.
Bada informazio osagarri bat gehiago grafikoan, eskualde bakoitzak daukan Barne Produktu Gordina (BPG) tanta gorrietan ageri da. Kasik automatikoa da herrialde baten aberastasuna neurtzen duen BPGren eta energia kontsumoaren arteko lotura. Hortik aurrera hasten dira interpretazioak. Gordinak, Pedro Perez Prietoren ustez.
Vilfredo Paretok ezarri legea konplituz, gizadiaren %80 bizi da kontsumitzen den energiaren %20rekin, eta alderantziz, %20k xurgatzen du dagoenaren %80. Desoreka hori lotuta dago planetako isuri gehienekin: energia eta lehengaiak txiroen eskuetatik aberatsenetara doaz, aldi berean –gezurra dirudien arren– txiroak zorpetuta dauzkate herrialde aberatsek... eta emigrazioak ere txiroetatik abera-tsetara doaz, energiarekin batera.
Jakinik planetari kentzen zaiola modu iraunkorrean eman dezakeena baino %40 gehiago, mundu osoa gehiago garatzea jasan ote lezake planetak? Bestela esanda, zer geratuko litzateke batez bestekoaren azpitik bizi diren txiroak garatuko balira? Grafikoa itxuraldatu dezakegu –artikuluan egin du Prietok– erakusteko zenbat igoko litzatekeen kontsumoa mundu osoan txiroenak Europako jendearen mailara eramanez gero, gaurkoaren bi halako energia beharko genuke. Eta denok american way of life nahi izanez gero? Gaurko energia kontsumoa bider bost. Denetara, planetak dezakeenaren 5-8 halako.
Iraunkorra izateko, munduak gaur xahutzen duen energiaren %40 sakrifikatu beharko luke. Baina gizadiaren gehiengoa batez bestekoaren azpitik dagoenez, denon egoera berdintzekotan ipar eta mendebalde aberatseko herritarrok gure kontsumoaren %60 edo %90 sakrifikatu beharko dugu. Horrela mintzo dira matematikak.
Egia da eskualde bakoitzean aberastasuna oso ezberdin dagoela banatuta, elite murritz batzuek sekulako pilak metaturik. Dirudun horietako batzuek herrialde osoek adina ondasun dauzkate. Horiek utzi beharko lukete gehien denen mesedetan. Baina aberatsak desjabetzea ez litzateke aski izanen. Hasteko, horiei kendutako dirutzak –aitor dezagun fikzio-politika hu-tsean baino ez garela ari– ezin dira lehengai edo energia bihurtu automatikoki, munduak dauzkan baliabideen oso gainetik metatutako espekulaziozko fortunak dauzkate.
Hala ere, okerrena ez da hori gu bezala langile garen edo klase ertain izateko ametsez bizi garenontzako: grafikoak erakusten duen mundua orekatzekotan herrialde aberatsetako klase ertainek uko egin beharko lizkiokete lorpen askori, funtsean ongizate gizartea deitu zaion honi.
Ongizate gizartea langileek urte askotako borrokarekin lortu dutela esanda egiaren zati bat diogu, Prietoren ustean. Herrialde aberatsetako klase ertainei hobekuntza batzuk baimenduz, elite dirudunek langileak konplize bihurtu dituzte munduko gainerako txiroak zukutzeko. “Gutxi egin genuen –dio Prietok– mendebaldeko klase ertainok galdatzeko geure gizarteetan gutxiago kontsumitu eta xahutzea eta munduko txiroenei oinarrizko ondasun gehiago ematea. Orain eduki dezakegu aukera internazionalismo proletarioa zer den berriro ulertzeko”.
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]